2026-10-29
HomeEkintza SindikalaFibertecnic-eko langileek greba mugagabea egitea erabaki dute

Fibertecnic-eko langileek greba mugagabea egitea erabaki dute

Astelehenetik aurrera, hilak 10, hasiko da greba mugagabea, 7 eguneko grebaren ondoren.

Atzo egindako batzarrak argi utzi du langileak prest daudela beren lan baldintzen aldeko borrokan tonua igotzeko. Horrela, enpresaren azken proposamena baztertu da, eta datorren astetik aurrera greba mugagabea hasteko erabakia hartu dute langileek.

Batzordeak, erantzukizun-ariketa batean, proposamen bat helarazi zion enpresari joan den astean. Baina hark beste azken proposamen batekin erantzun zuen, plantillaren eskakizunak betetzen ez zituena.

LABen ustez, greba mugagabea deitzea ez da lanera ez joatea bakarrik, baizik eta, horrekin batera, mobilizazio ziklo bat egon behar da, plantillak emandako urratsarekin bat datorrena. Eta horregatik jarri dugu mahai gainean proposamen sorta oso bat: mozioak Aernnova taldeko beste enpresetan eta mobilizazioa negoziazio honen arduradunen ateetara eramatea. Beraz, protesta erakundeei ere helarazi behar zaiela uste du LABek, publikoki jakinarazi baitute Eusko Jaurlaritzak Aernnovan sartzeko interesa duela. Berriro dio sindikatuak: ez du balio sektore pribatua diru publikoz ureztatzeak inolako baldintzarik gabe. Defendatzen duten kalitatezko enplegua plantillek behar dituzten eta merezi dituzten lan-baldintzak izatean datza.

Datozen egunetan, Fibertecniceko langileek areagotu egingo dute protestaren intentsitatea. Enpresak gatazka desblokeatzeko behar diren edukiak zuzendu eta mahai gainean jartzea espero du LABek.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gipuzkoako esku hartze sozialeko langileek manifestazioa egin dute Donostian, hitzarmen duina eskatzeko

LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deituta, Hedatzen patronalaren egoitza eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena lotu dituzte gaur goizean egindako mobilizazioan. Beren aldarrikapenak barnebilduko dituen hitzarmena...

Bizkaiko metalgintzako mahaian FVEMek atea itxi dio plataforma bateratuari, eta eskubide murrizketei eusten die

Patronalak sindikatuek planteatutako hobekuntza guztiak baztertu ditu, eta otsaileko proposamenean jasotako atzerapausoek bere horretan segitzen dute. LABen ustez, plataforma bateratua aurkezteko eskakizuna negoziazioa blokeatzen jarraitzeko aitzakia izan da.

UGTk, CCOOk, eta UGTk Sidenorren egindako akordioa baztertzen dugu

Publiko egindako akordioak ez du KPI ere bermatzen. Dirudienez, bilera batek zenbat eta gehiago iraun, orduan eta hobea da akordioa. Agian, presaka negoziatu beharrean, egungo...