2026-07-30
HomeEkintza SindikalaAuzitegi nazionalak uste du Michelinek ez zuela inolako baldintzarik aplikatu 2023ko prima...

Auzitegi nazionalak uste du Michelinek ez zuela inolako baldintzarik aplikatu 2023ko prima jasotzeko 

Epaitegiak baliogabetzat jo ditu prima jaso ahal izateko baldintza batzuk

Atzo, 2025eko urriaren 22an, Auzitegi Nazionalak emandako epaia ezagutu dugu, enpresak 2023ko azaroan ordaindutako primagatik. Epai horren aurretik, LAB, ELA, ESK eta CGT sindikatuek demanda bat erregistratu zuten.

2023. urtearen amaieran, Michelin España Portugal enpresak prima bat ordaindu zion plantillaren zati bati talde mailan, eta horrek kanpoan utzi zituen hainbat kolektibo. Horrela bada, eta enpresak irizpide diskriminatzaileak aplikatu zituela ulertuta, LAB, ELA, ESK eta CGT sindikatuek osatutako blokeak adiskidetze-eskaera bat erregistratu genuen SIMAn (EAEko PRECOren homologoa), Auzitegi Nazionalean demanda erregistratu ondoren.

Akordiorik lortu ez zenez, prima horren epaiketa irailaren 23an izan zen, eta gaur izan dugu epaiaren berri. Epai hau Michelinek Estatuan dituen lan-zentro guztiei eragiten die. Hala bada, sententziak nulutzat jo du kolektibo batzuk prima hori jasotzetik kanpo utzi izana. Zehazki, honako hau jasotzen du epaiak:

  • Nulua deklaratzen du ordainsaria kalkulatzeko aldi baterako ezintasun aldiak baztertzea.
  • Nulua da, azaroaren 30ean aldi baterako ezintasun egoeran egonda, enpresan lanik ez egiteagatik pertsona horiek baztertzea.
  • Ez dator bat zuzenbidearekin 2023ko azaroaren 30ean enpresan alta emanda egon behar izatea, baldin eta altan ez egotea langilearen borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiak badira (adibidez, aldez aurreko kaleratzea).

Era berean, zaintzagatiko eszedentzia-aldiak ordainsari hori jasotzeko kontuan hartu behar zirela jasotzen du. Beraz, norbait 2023an zaintzagatiko eszedentzian egon bazen eta primarik kobratu ez bazuen, ordainketa erreklamatu ahal izango du. Itxaron egin beharko da ea enpresak errekurtsoa aurkezten duen, edo bestela epaiaren irmotasuna ezartzen den.

Demandan jasotako asmo guztiak lortu ez baditugu ere, frogatuta geratu da kolektibo batzuetan gutxienez prima ordaindu behar zela. Ia bi urte hauetan inolako ekarpenik egin ez duten sindikatuek, prozesua gutxietsi egin dutenek, edo zuzenean kontra azaldu direnak, hausnartu beharko lukete jokatu duten paperaz.

Zehazki, CCOO eta UGT-taz ari gara. Leporatu digute prozesu horrek mehatxu eta etorkizuneko ordainsariak baldintzatu ahal izan dituela. Ezin dugu ontzat eman enpresak diskriminazioak egitea.

Era berean, agerian geratu da badagoela sindikalismoa egiteko beste modu bat, enpresaren interesak gehiago defendatzen dituztenen aurrean (berentzako prebenden truke).

Ordezkaritza txikiena dugun sindikatuak izan gara multinazional frantsesari aurre egin diogunak, guztion eskubideak defendatzeko — inolako ordezkaritzarik ez dugun lan-zentroetan ere eragingo duena. 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.