2026-08-19
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaEUDELek ez du Udalhitz-en negoziaziorako aukerarik uzten

EUDELek ez du Udalhitz-en negoziaziorako aukerarik uzten

EUDELek deituta Udalhitz-en negoziazioa abiatzeko mahai negoziatzailea bildu zen atzo. Bileran EUDELek berriro balizko negoziazio berri baten mugak zeintzuk diren planteatu zituen; soldata izozketa berria berretsi, asteko lanaldia 35 ordutik 37,5ra luzatzeari ateak ireki eta elkarkidetzari eginiko aportazioen artean soilik arriskuei lotutakoak bideratu. LABek Madriletik inposatutako neurri ezberdinak negoziazioaren abiapuntu gisa kokatzen badira ez dela negoziazioa bermeekin garatzeko aukerarik izango adierazi du eta ez dela bermerik gabeko eta murrizketa nola aplikatuko diren zehaztuko duen mahai batean eseriko jakinarazi du.


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna...