2026-08-12
HomeBidalketak2012LABen Biltzar Nagusia Barañainen ospatuko da ekainaren 21 eta 22an

LABen Biltzar Nagusia Barañainen ospatuko da ekainaren 21 eta 22an

2012a kongresu urtea da LAB sindikatuarentzat. Bizi dugu testuinguru sozioekonomiko eta politikoak bereziki garrantzitsua egiten du VIII.BILTZAR NAGUSIA, sindikatuak bertan definituko baititu datozen urteetan antolaketan nahiz eremu politiko-sindikalean LABen lehentasunak eta erronkak zeintzuk izango diren. 

Atzo aurkeztu zen medioen aurrean VIII. BILTZAR NAGUSIA eta bertan, besteak beste, datorren urteetarako norabidea eta helburuak definitu eta biltzarrean adostu beharreko Ponentziak aurkeztu genituen.

Ponentziei emendakinak egin ahal izateko sindikatuak atal berezia osatu du webgunean. Bertan, zuzenean edota dokumentu bat txertatuz, LABeko kide guztiok ponentzien inguruko kezka, modifikazio edota desadostasunak bidali ditzazkegu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...