2026-05-30
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaBizkaiko Simply supermerkatuetako langileak kalera irten dira euren lan baldintzak salatzeko

Bizkaiko Simply supermerkatuetako langileak kalera irten dira euren lan baldintzak salatzeko

LAB, ELA eta ESK sindikatuok osatutako greba batzordeak grebak deitzea erabaki du, gaur eta ostiralerako, enpresak etengabe gutxiesten dituelako langileak. Lehen greba egunean, manifestazioa egin dute Bilbon, Zabalburu plazatik hasita.

Hauxe da langileek idatzitako oharra, mobilizazioen harira:

LAB, ELA eta ESK sindikatuok osatutako greba batzordeak grebak deitzea erabaki du enpresak etengabe gutxiesten dituelako. Enpresak beste leku batera begiratzen du langileek itzelezko lan erritmoak jasaten dituen bitartean. Langileen falta ordezkatzen ez diren plaza hutsek larritzen dute, honek dakartzan gure osasunarentzako kalteekin.

Lanerako ekipoak oso baldintza txarretan daude eta honek gure egitekoa zaildu eta gure baldintza fisiko eta mentalak kaltetzen ditu. Lan-tresna asko egoera txarrean daude gure jarduera modu normalizatuan egin ahal izateko, salgaiak mugitu, birkokatu eta eramatea, hala nola bezeroei arreta ematea.

Oso zaila da laneko eta bizitza eta familiako uztartzea, enpresak asteroko atsedenaren inguruan zehaztutakoa ere ez baitu betetzen.

Urteak daramatzagu heltzen ez den inbertsio bat aldarrikatuz. Hortik urrun, garbiketako langileek lan-postuak suntsitzen dituzte eta orain gu geu gara lan hauek ere egitera behartuta daudenak, gainontzeko atalei esku gehiago kenduz.

Urteak daramatzagu egoera hau salatzen, eta beste alde batera begira dagoen enpresa baten aurrean mobilizatzen eta kexatzen, honek langileak egunero egiten ari garen sakrifizio itzela eta gure osasuna nola kaltetzen den ikusten duen bitartean.

Kokoteraino gaude presioak, erritmo jasanezinak eta mehatxuak jasateaz… behartuta ikusi dugu gure burua grebara joatea, presioarekin jarraitzea, irabazien marjinetara iristea ez dadila izan gure osasunaren lepotik. Gure bizitza horren guztiaren gainetik dago.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Salatzen dugu EUDELen lehendakaritza duen EAJk ez duela Udalhitzek lan-hitzarmen berria lortzeko gatazka bukatzeko inolako borondaterik

Ekainaren 4ko greba egunaren aurretik aurre-akordio batera erdiesteko LABen proposamenari eta biltzeko eskariari ezezko borobila eman dio.

Eusko Jaurlaritzako langileek elkarretaratzeak egin dituzte, hitzarmen berria negoziatzeko eskatuz

LABek eta ELAk lanuztera deitu dituzte langileak, ekainaren 16ean, 11:30etik 14:30era, eta arratsaldez kasu egiten dutenen kasuan, 15:00etatik 18:00etara. Jaurlaritzako langileek 15 urte daramatzate...

SEAk negoziatzeko benetako borondatea duela erakusteko beste aukera bat galdu du

Atzera pausoetan oinarritutako proposamena erretiratu gabe jarraitzen du, eta horrek Negoziazio mahaiaren blokeoan sakontzen du. Gaur, maiatzak 29, Arabako metalgintzako hitzarmena negoziatzeko laugarren bilera egin...