2026-08-23
HomeIndustriaEraikuntzaDumboako langile ohiak protestan, langabezia prestazioaren inguruan izaten ari diren arazoak salatzeko

Dumboako langile ohiak protestan, langabezia prestazioaren inguruan izaten ari diren arazoak salatzeko

Dumboa eraikuntza enpresako langile ohiek elkarretaratzea egin zuten ostiralean Donostian esku artean duten arazoa salatzeko. Enpresak bere momentuan, azpikontratazioaren aldeko apustua egin eta bere langile ia guztiak kaleratu zituen, kalteordaina eta lan egindako azken bi hilabeteak ordaindu gabe. Langabezia saria jasotzen hasi ziren orduan, eta era berean, epaitegietako bideari ekin zioten, kaleratzeen aurka.
7 hilabe langabezia saria jasotzen pasa eta gero iritsi zen sententzia, kaleratzeak baliogabetzen zituena: ondorioz, hilabete haietan ordaindu gabe izandako soldatak kitatzera behartzen zuten epaitegiek enpresa.

Sententziaren berri izatean, enplegu zerbitzuek langileei jakinarazi zieten, jasotako diru saria itzuli egin beharko zutela, kaleratzea baliogabea izan zelako. Eta hor arazoa, Fogasak oraindik ez dizkie ordaindu gabe geratu ziren soldatak ordaindu, baina langileak jasotako langabezia saria itzultzera behartuak daude.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...