2026-09-21
HomeEkintza SindikalaLAB, ELA eta UGT sindikatuek patronalari EAEko kolektibitateen sektorerako hitzarmen propioa exijitzen...

LAB, ELA eta UGT sindikatuek patronalari EAEko kolektibitateen sektorerako hitzarmen propioa exijitzen jarraitzen dute

Pasa den martxoan LAB, ELA eta UGT sindikatuek mobilizazio prozesu bat abiatzea erabaki zuten, kolektibitateetako enpresei eskatzeko behingoz eser daitezela EAEko sektoreko langileentzat hitzarmen propioa negoziatzera.

Gaur, maiatzaren 30ean, berriro mobilizatu dira Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, gaurko bileran EAEko kolektibitateen hitzarmen baterako negoziazio mahaia eratze eskatzeko.

LAB sindikatuak oso argi du mobilizatzen jarraituko dela bere helburua lortu arte, kolektibitateetako langileek hemen erabaki ditzatela beren lan baldintzak. Horretarako ekintza sindikala areagotu behar bada, horrela egingo egingo du.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.