2026-06-21
HomeEkintza PolitikoaApirilaren 14an manifestazio nazionala Bilbon Parot Doktrinaren aurka

Apirilaren 14an manifestazio nazionala Bilbon Parot Doktrinaren aurka

Parot Dotrina delakoa abalatzeko Auzitegi Konstituzionalak harturiko erabakiaren aurrean Gernikako Akordioa izenpetzen duten eragile politiko, sindikal eta sozialek manifestazio nazionala iragarri zuten pasadan martxoaren 30ean. Mendeku eta salbuespenezko neurri hauen aurrean  euskal jendarte osoaren inplikazio eta babesa beharrezkoa dela adierazi zuten eta lan horretan, apirilaren 14ean Bilbon izango den mobilizazio nazionalak izango duen garrantzia azpimarratu zuten.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gaur, berriro ere Udalhitzeko mahaia blokeatu dute EAJk eta PSEk, aurrerapausorik ez dutelako eman euskararen gaian zein zerbitzu publikoen kudeaketan

EAJk eta PSEek, Enplegu Publikoaren euskal Legearen moldaketaren eztabaida aitzakiatzat erabiliz, lan-hitzarmen batek jaso ditzakeen klausuletan ez dute aurrera egin nahi izan, eta merkantilizazioa...

HHEEetako zerbitzu orokorretako langileak beharra sortzen denean bertan ordezka ditzaten exijitzen dugu

Dagoeneko bi ikasturte oso daramatzagu Nafarroako Gobernuko haur eskoletako zerbitzu orokorretako langileen ordezkapenak egiteko arazo larriekin. Horrelako kontratazioak, egiten badira, oso berandu egiten dira, zoritxarrez. Eta batzuetan enpresa pribatuetara ere jotzen dute kontratazioak egiteko. Horrek tentsio larria eta gainkarga handia eragiten die langileei, horretarako beharrik izan gabe.

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek udalari exijitu diote behingoz ardura har dezala gatazkan

Lan baldintzak hobetzeko bederatzi greba aste egin ostean, atseden hartzeko unea iritsi zaie, baina ohartarazi dute datorren ikasturtean indartsu berrekingo diotela borrokari.