2025-12-11
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaBorroka eta mobilizazioan jauziak emateko prest gaude lan istripuak eta horren atzean...

Borroka eta mobilizazioan jauziak emateko prest gaude lan istripuak eta horren atzean dagoen prekarietatea lehen mailako arazo politikoa bilakatu arte

Atzo jakin genuen Orozkoko Arriberri harrobian Arcanor enpresako 54 eta 47 urteko beharginak istripu larria izan zutela makina batek harrapatu ondoren, langile larri zaurituak Gurutzeta erietxera eraman zituzten. Bart iluntzean hil egin da langileetako bat. Ostiralean elkarretaratze batera deitu du euskal gehiengo sindikalak, 12:00etarako, Orozkoko plazan.

Lehenik eta behin LAB sindikatutik gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diogu hildako langilearen famili eta gertukoei, halaber zaurituta dagoen behargin familiari elkartasuna adierazi nahi diogu.

Azken heriotz honekin 21 dira gutxienez Hego Euskal Herrian hildako langileak eta salatu behar dugu heriotz guztiek faktore amankomun bat dutela oinarri prekarietatea. Lan istripuak ez dira kasualita kontua, enplegu eta lan baldintza kaxkarrak, azpikontratazioa, behin-behinekotasuna eta egiazko prebentzio ezaren ondorio zuzena dira .

Lan istripuek erantzule zuzenak dituzte. Alde batetik patronala, irabazi ekonomikoak lehenesten dituena langileen segurtasuna eta bizitza baino, Bestetik administrazioak, egoera honen konplize bilakatu direnak. Prebentzio egiten dutela diote, baina darabiltzaten politikek berekin dakarte lan baldintzak hondatzea. Argi dago ez diotela prekarietateari aurre egin nahi. Prekarietatea handitzen eta zabaltzen ari da, lan baldintzak ez dira hobetzen, kaxkartzen ari dira.

Gaur egungo egoera mugiarazteko, istripuak ekiditu nahi badira, lan baldintzak ezinbestean hobetu behar dira. Borroka eta mobilizazioan jauziak emateko prest gaude lan istripuak eta horren atzean dagoen prekarietatea lehen mailako arazo politikoa bilakatu arte.

Azkenik dei egiten dugu langile klaseari antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko.

Arcanor enpresako langileen oharra
Atzo, Arcanor enpresan makina bat konpontzen ari ziren bi lankide larri zauritu ziren. Ospitalera eraman behar izan zituzten eta ospitalean bertan larrien zegoen langilea hil zen.

Gaur, Arcanorreko langileek asanblada informatiboa burutu dugu enpresan bertan eta dolumina adierazi nahi diogu hildako langilearen familiari, beraiekin bat egiten dute holako momentu garratzetan. Aldi berean, larri zauritua geratu den langilearen familiari indarrak bidali nahi dizkiogu eta bere egoera onera itzuliko duela espero dugu.

Era berean, gaur ez dugu lanik egingo dolua eta hurkoen artean egoteko momentua dela erabakita, horrela adierazi diogu enpresari eta prentsa ohar honen bidez horrela adierazten diogu jendarteari.

Izan ere, aurrerantzean, larri dagoen lankidearen egoera argitu ahala, elkartuko egingo eta atea irekita utzi dugu ekimen berriak aztertzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.

Bada garaia euskara Nafarroa osoan hizkuntza ofiziala izateko

Garaia da Euskararen Lege berri bat osatu, Nafarroa osoan euskara hizkuntza ofizialtzat onartu eta euskararen normalizazioari bultzada instituzional eta politikoa emateko.

Ordezkari sindikalek giza kate batekin lotu dituzte Nafarroako Gobernua eta Parlamentua Nafarroarako gutxieneko soldata propioaren alde

ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek exijitu diete Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztiei nafar Gutxieneko Soldata baten alde egitea.