2026-02-04
HomeZerbitzu PribatuakAnbulantziakKaosa Bizkaiko anbulantzia kontzertatuen zerbitzu pribatizatuan

Kaosa Bizkaiko anbulantzia kontzertatuen zerbitzu pribatizatuan

Bizkaiko anbulantzia kontzertatuetan bizitzen ari garen kaos egoeraren aurrean, LABek egoera honetara ekarri gaituzten benetako arrazoiak salatu nahi ditu.

Lehenik eta behin, esan beharra dago aspaldikoak direla sektore honek dituen arazoak, denbora daramate okerragotzen. Ez dira ez oraingoak ez enpresa esleipendunaren aldaketatik honakoak.

Sektore hau krisi kronikoak egotearen arrazoi nagusia hamarkadetatik hona pairatzen ari den pribatizazio sistematikoa da. Zerbitzua ematen duten enpresak aberastea ekarri du pribatizazioak, pazienteei ematen zaien arretaren kaxkartze progresiboaren kontura.

Era berean, sektoreko langileek behin berriz ikusi dituzte euren eskubideak zapalduak eta baztertuak izan dira, Eusko Jaurlartizaren utzikeria eta kudeaketa txarrak babesten dituen enpresa batzuen diruzalekeria asetzeko.

Langileek egoera zailak jasaten dituzte gaur egun. Txandak eta lanaldiak ez dira betetzen, lan-zentroetara iristeko arazoak daude, laneko zamengatik presioa eta zerbitzuak egiteko ezinezko denborak, eta etengabeko estrea jaan behar dute gero eta tentsio handiagoa baitago gaixoak eta osasun zentroetako profesionalen aldetik, hauek amaierarik gabeko atzerapenak eta tratamenduak, kontsultak, ospitaleko altak etab. bertan behera utzi beharra jasaten baitute.

Eskaintzen dugun zerbitzu “publikoa” egokia ez bada, jendarte osoarentzako den zerbitzu honen zerbitzuaren erabiltzaileek jasaten dute eta erantzuleak ez dira ez Eusko Jaurlaritza ez enpresak. Erantzukizun bakar eta esklusiboa Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzarena da, zerbitzu publikoaren kudeaketa publikoa utzi nahi izan dutenak.

Horregatik, LABek orain arte bezala jarraituko du, larrialdietako osasun garraiorako zerbitzu publikoa eskatuz, bai kontzertatua bai larrialdietakoa, beste edozeren gainetik irabazia bilatzen duten bitartekaririk gabe kudeatua.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Langile bat hil zen atzo Bergaran, urtea hasi denetik hil den bosgarrena

LAB sindikatuak elkartasuna adierazi nahi dio atzo Bergaran, bere lanpostura zihoala, auto batek harrapatuta hil zen langilearen senideari eta komunitateari. 2026an 5 lan-istripu izan dira...

EAEko Auzitegi Nagusiak gutxieneko soldata Confebaskekin adostu daitekeela berretsi du

AEko Auzitegi Nagusiak prestazio sozialetan ere eragina izango lukeen gutxieneko soldata bat soilik legez arautu daitekeela ebatzi du, baina soldatengan bakarrik eragina izango lukeen gutxieneko soldata negoziatu daitekeela dela esanez.

Bizkaiko Egoitzetako zaintza zerbitzua duintzea eta sektoreko lan baldintzen prekarietatea ezabatzea proposatu du LABek

LABetik baieztapen argi batekin hasi nahi dugu negoziazio hau: Bizkaiko egoitza pribatuen egungo ereduak ez du balio. Zerbitzu publiko honen pribatizatzeko egungo politikak, tratu...