2026-06-26
HomeZerbitzu PribatuakTrenbideakMetro Bilbaoko Greba-baztordeak epaia bete dadin exijitu du Bizkaiko Batzar Nagusietan

Metro Bilbaoko Greba-baztordeak epaia bete dadin exijitu du Bizkaiko Batzar Nagusietan

Greba-batzordeak (ELA-CIM-UGT-LAB-ESK) deituta Metro Bilbaoko  langileak elkarretaratzea egin zuten atzo Bizkaiko Batzar nagusietan lan-arloko 5. auzitegiak emandako epaia bete dadin eta bertan ezarritako 5 puntuak mahai baten inguruan lehenbailehen landu eta konpontzea exijitzeko. Honekin batera, atzo Iñaki Prego eta Txema Oleaga Batzar Nagusien aurrean azaldu ez izana salatu du.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Primafrion gaur ere borroka eguna dugu

Merkantzien garraioan jarduten duen Arabako enpresa honetan arratsaldez beste lanuzte bat egingo dute, hilabete honetan aurrera eramandako beste mobilizazioei jarraipena emateko. Izan ere, enpresak ez du jarrera aldatu, eta errepresio sindikalak bere horretan jarraitzen du.

LABen pozik hartu dugu Etxebizitza Legearen onarpena, baina neurri sakonagoak eskatzen ditugu

Nafarroako Parlamentuak Etxebizitza Legearen aldaketa onartu du gaur. LABen ustez, lorpen hau sindikatuak eta maizterrek egindako borroka sindikalaren ondorioa da. Legea onartzeak esan nahi du alokairura bideratutako Babes Ofizialeko Etxebizitzak ezin izango direla merkatu pribatuan saldu. Hala ere, LABek uste du legea berandu iritsi dela Testa funts putreak kaltetutakoentzat eta neurri sakonagoak eskatu ditu.

Laneko bajak ez direla absentismoa gogorarazi dugu, eta patronalak beharginekin haragi txikitua egiten duela salatu

Elkarretaratzea egin dugu Bilbon, haragia txikitzeko makina bat irudikatuta, etekin ekonomiko pribatuen mesedetan langileak muturrera eramatea beste helbururik ez duen diskurtsoa salatzeko.