2024-05-06
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaSoldata-arrakalari aurre egiteko neurriak eskatzen dizkiogu Eusko Jaurlaritza eta Emakunderi

Soldata-arrakalari aurre egiteko neurriak eskatzen dizkiogu Eusko Jaurlaritza eta Emakunderi

LABek ez du Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Lan Departamentuak emakume eta gizonen arteko soldata arrakalari buruz Martxoaren 20an deitutako bileran parte hartuko.

Soldata arrakalaren arazoa konponbidean jartzeko proposamenak ditugu eta enpresetan datuak eskatu ditugu ikerketa bat egin eta neurri zuzentzaileak har daitezen. Proposamenak baditugulako, otsailaren 21ean deitutako lehenengo bilerara joatea erabaki genuen, nahiko kritikoak izanik ere.

Benetako konponbideak baino argazkiak bilatzen zirela salatu genuen eta baita argi utzi ere, mobilizazioa dela emakumeok pairatzen ditugun diskriminazio egoerei aurre egiteko biderik emankorrena.

Gasteizko Legebiltzarrean onartutako legez besteko proposamenaren inguruko irakurketa kritikoa eta soldata arrakalari aurre egiteko neurriak proposatu zituen LABek. Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzak, berriz, ez zuten ezer proposatu. Are eta gehiago, patronalak soldata arrakalaren arazoa bere erantzukizuna ez dela esan zuen, negoziazio kolektiboarekin zerik ikusirik ez zuela eta ez duela diskriminaziorik ikusten; Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, patronala ez zuela interpelatuko adierazi zuen. Gure susmoak bete egin ziren eta arazoari benetako konponbiderik emateko borondaterik ez dagoela berretsi ahal izan genuen. Gauzak horrela guk ez dugu erabat antzuak diren foroetan parte hartzeko inolako asmorik.

LABeko ordezkariek soldata arrakalaren egunaren testuinguruan ordezkaritza duen enpresa guztietan soldata arrakala aztertzeko eskaerak erregistratuko zituzten, oso enpresa gutxitan eman dizkigute datuak, berriro ere patronalaren borondate falta agerian geratuz. Jasotako erantzun gutxietan guztietan soldata arrakala dagoela eta handia dela ondorioztatzen da. Gure helburua hala ere, atzean dauden arrazoietara jotzea da. Arrakalaren arrazoiak zeintzuk diren aztertzea, azalaraztea eta borrokatzea izango da.

Martxoaren 8ko Greba Feministaren arrakasta ikusita, ez dugu uste edozein gauzarekin konformatu gaitezkenik. Bertan, hainbat aldarrikapenen artean, emakumeok egiten ditugun zaintza lana guztiak bistaratzea lortu genuen, lan munduan diskriminazio ugariei aurre egiten diegula egunero adierazi genuen eta eredu sozioekonomiko honetan gure bizitzak ezinezkoak zirela esan genuen.

Eusko Jaurlaritzak baita Confebaskek ere esan zuten grebarekin ados zeudela. Hala bada, beraiek zehazki zerekin ados dauden esan beharko dute eta zer egitera prest dauden ere, bestela haien adierazpenak eduki gabeko diskurtsoak besterik ez dira izango.

Ez dugu onartzen Jaurlaritzak soldata arrakala gai konplexua dela esatea eta neurri sinpleak proposatzea gai konplexu bati.

LABentzat soldata arrakala oso gai garrantzitsua da, batez ere arrakala hori sortzen dituen mekanismo guztiak identifikatzea eta zuzentzea. Kontziliazio zein korresponsabilitaterako neurriak behar dira, lanaldiak eta denboraren kudeaketaren inguruko hausnarketa eta erabakiak behar dira eta zaintza lanen aitortza politiko eta soziala ezinbestekoak dira. Emakumeon bizitzak eta beraz, jendartearen bizitzak hobetuko dituzte neurri duinak baino ez ditugu onartuko.

Beraz, LABek Eusko Jaurlaritzari eta Emakunderi neurri ausartak eskatzen dizkio. Partxeak jartzeko ez gaituzue ondoan izango, hori argi utzi nahi dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe

Atzo, Maiatzak 5, Bermeotik, Lekeitio, Durango eta Zeanurirarteko emergentziazko osasun asistentzia bermatzen duen Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe egon zen, Osakidetzako Larrialdietako Zuzendaritzak duen kudeaketa txarra tarteko.

Dei egiten dugu aurtengo lehenengo hilketa matxistaren aurrean Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioetan parte hartzera

Maiatzaren 3an, 34 urteko emakumea* indarkeria zantzuekin hilda agertu zen Donibane Lohitzuneko hotel batean. 2024an Euskal Herrian izandako lehen hilketa matxista izan da eta LABetik, bat egiten dugu Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioekin eta euretan parte hartzeko deia egiten dugu.

Osakidetzako zuzendaritzak ikuztegi lanak publifikatu behar ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian LABi arrazoia eman dion epaiaren ondoren

LABek antzeman zuen Santa Marina Ospitaleko ikuzketa-lanak pribatizatuta jarraitzea nahi zuela Osakidetzak. Zuzendaritzak pribatizazioaren alde egindako apustu berri horren aurrean, sindikatuak errekurtso berezi bat jarri zuen 2023ko otsailean, eta Kontratu Errekurtsoen Administrazio Organoak onartu egin zuen. Horren aurrean, Osakidetzak EAEko Auzitegi Nagusira jo zuen, eta azken horrek ontzat jo du LABek aurkeztutako errekurtsoa. Hala, zeregin horiek egiteko kanpoko enpresa bat kontratatzen jarraitzea galarazi du.