2026-10-08
HomeIndustriaMetalgintzaUrkullu eta Tapiari eman diete euren egoeraren berri Productos Tubulares enpresako grebalariek

Urkullu eta Tapiari eman diete euren egoeraren berri Productos Tubulares enpresako grebalariek

Tubos Reunidos taldeko zuzendaritzak kaleratzeak eta lan-baldintzen prekarizazioa iragarri ditu Trapagarango Productos Tubularesen lantegian. Honen aurrean, langileek greba mugagabe bati ekin diote ostegunaz geroztik, eta hainbat protesta egin dituzte egunotan. Gaur, esaterako, Bilboko Guggenheim aurrean elkarretaratzea egin dute, industriari buruzko topaketa bat egiten ari baitira bertan, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ekonomia Garapena eta Azpiegiturako sailburu Arantxa Tapiaren parte hartzearekin. Eusko Jaurlaritzako ordezkariei gutun bana eman diete langileek, euren lan egoeraren berri emateko.

Sestaon, larunbatean, egindako manifestazioa.

Gaurko protestaz gain, Productos Tubulares enpresako langileek manifestazio jendetsua egin zuten larunbatean, Sestaon. Ezkerraldeak bizi duen egoera latza salatu zuten, euren lanpostuak kolokan daudela berresteaz gain.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko udal sektoreko greba eguna arrakastatsua izan da eta langileek argi eta garbi adierazi diote EUDELi negoziazioaren blokeoa ez dutela onartuko

Bizkaiko eta Gipuzkoako zonalde askotan greba jarraipena zabala izaten ari da, hainbat udaleta udal zerbitzu itxi direlarik. LABek eta ELAk argi adierazi nahi diegu Eudeleko mahaia osatzen duten alderdiei Udalhitzen negoziazioaren blokeoa ez dugula onartzen eta aurrera pausuak emateko garaia dela.

LABek Euskal Herrian azaroaren 11rako greba orokorra deitzea proposatuko dio bihar bere Nazio Biltzarrari

Eragile sindikal eta sozialekin deialdi bateratuaren alde egindako lanaren ondorioz eta Espainiako Estatuko Maizterren Konfederazioarekin harremanetan egon eta gero, azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen eta soldata duinen aldeko greba orokorra antolatzeko erabakia proposatuko dio LABek bere Nazio Biltzarrari bihar arratsaldean.

FVEMi aitzakiak amaitu zaizkio, LABek eta gainerako sindikatuok plataforma bateratua aurkeztu dugu Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenean

Gaur Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bederatzigarren bilera egin da. Bilera honetan, LABek, negoziazio-mahaian ordezkaritza dugun gainerako sindikatuekin batera, hitzarmenerako plataforma bateratua aurkeztu dugu. Horrekin,...