2026-06-17
HomeBidalketak2012Lagundu gaitzazu M29aren jarraipen osatu bat egiten

Lagundu gaitzazu M29aren jarraipen osatu bat egiten

MARTXOAREN 29an Hego Euskal Herrian egingo den greba orokorraren inguruko albiste, euskarri eta arrazoiak zabaltzeko atal berezia osatu du LAB sindikatuak bere webgunean (http://www.labsindikatua.org/eu/hasiera/greba-orokorra).

Aurrelanketaren eta egunean bertako jarraipena egiteko tresna izatea ere bilatzen du atal honek eta honetarako ekimen ezberdinen argazki, bideo eta albisteak jasoko dira bertan.

Grebaren jarraipen txukuna egin ahal izateko zuen laguntza ezinbestekoa izango da, eta mezu honen bitartez greba bultzatzeko ekimenen eta greba egunean bertan izango diren deialdietako irudi eta bideoak LAB sindikatura helarazteko eskaera luzatu nahi dizuegu.

Beraz, prestatu kamerak eta hasi argazki eta bideoak ateratzen. Erakutsi diezaiogun mundu guztiari oraindik asko garela langileon eskubideak errespetatuak izan daitezen borrokan ari garenak.

ARGAZKI, BIDEOAK… NOLA eta NORA BIDALI
Webgunean aldi bakoitzeko 5 artxibo bidaltzeko aukera eskaintzen duen "BIDALKETAK"  egiteko formulario bat jarri dugu martxan.  

ANIMO eta MILA ESKER

GREBA EGUNEKO MOBILIZAZIOEN ORDUTEGIA

Greba egunean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango diren eguerdiko manifestazioen eta arratsaldean herri ezberdinetan izango diren mobilizazio ezberdinen ordutegiak.

 Iruñea, Bilbo, Donostia eta Gasteizko eguerdiko manifestazioak
 Arratsaldean Hego Euskal Herriko herri ezberdinetan izango diren mobilizazioak

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.