2026-11-26
HomeEkintza PolitikoaEspetxe politikari buruzko mahai inguru bat antolatu du biharko Foro Sozialak

Espetxe politikari buruzko mahai inguru bat antolatu du biharko Foro Sozialak

PSE, EAJ, Elkarrekin-Podemos eta EH Bildu alderdiek espetxe-politikari buruz eztabaidatuko dute lehen aldiz era integral batean. Bilbon izango da solasaldia, Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren egoitzan, 17:00etan.

Foro Sozial Iraunkorra presoen gizarteratzeari begira ari da lanean, elkarrizketa aldeaniztunen bidez, alderdi politikoekin eta sindikatuekin bilduta. Honen harira, ostegunean, Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren egoitzan, mahai inguru bat antolatu du Foro Sozial Iraunkorrak Bilbon, “Garai berrietan espetxe politika berria” lemapean. 17:00etan hasiko da.

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiek jaso dute gonbidapena, eta honako hauek konfirmatu dute parte hartzea: Amaia Arregi (EAJ-PNV), Julen Arzuaga (EH Bildu), Rafaela Romero (PSE) eta Andeka Larrea (Elkarrekin-Podemos). Legebiltzarkideak izateaz gain, denak dira beraien alderdi politikoen exekutiben kide. Alderdi Popularrak ez parte-hartzea erabaki du.

Moderatzaile lanetan Teresa Toda egongo da, kazetaria eta Foro Sozial Iraunkorraren kidea, eta LABeko hainbat kide izango dira entzuleen artean; sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu, tartean.

Mahai inguru hau Sarek larunbaterako Bilbon deitutako manifestazioaren atarian antolatu dute.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJren aurrean mobilizatu gara Udalhitzeko mahaiaren desblokeoa eta lan-hitzarmena berritzeko falta diren edukiak exijitzeko

EAJ interpelatzeko mobilizazio dinamikarekin aurrera jarraitzeko asmoa daukagu LABeko kideok.
00:01:56

Lanean indarkeria matxistaren aurkako konpromiso berriak aldarrikatzeko mobilizatu gara

Iruñean eta Gasteizen elkarretaratze bana egin dugu gaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna.

Gora Garbitzaileak ekimenaren baitan Eulen enpresako bulegoa okupatu dute Bizkaiko garbiketa sektoreko langileek

Hitzarmena negoziatzeko mahaia gaur bildu da berriro, azken bileraz geroztik bost hilabete igaro direnean, eta LABek borrokatzeko asmoa erakutsi du sektoreko enpresa garrantzitsuenetakoa eta...