2026-08-05
HomeIndustriaEnergiaLan gatazka eta gose greba Konecta BTOn: LABek PROTESTA egin du gaur...

Lan gatazka eta gose greba Konecta BTOn: LABek PROTESTA egin du gaur Iberdrolaren aurrean

Gueñesen kokatua dagoen eta Iberdrolari telefono bidezko arreta zerbitzua ematen dio Konecta BTOn gose greban diren LABeko bi delegatuk zortzigarren eguna bete dute gaur baraualdian. LABeko kideek elkarretaratzea egin dute gaur Bilbon, Iberdrola dorrearen aurrean, bi kideei elkartasuna adieraziz eta Iberdrolari kaleratutako langileak berehala berronartu eta leku aldaketak bertan behera utz ditzala exijituz .
 

Iluntzeko 19.00etan elkarretaratzea egingo da gose grebalariei elkartasuna adierazteko Güenesko kultur etxearen aurrean.

Lan erreforma aplikatuz 11 langile kaleratu dituzte enpresan, eta beste 7 langileri derrigorrezko leku aldatzea ezarri nahi diete (edo Bartzelonara doaz, edo kalera). Urtebeteren buruan ia 80 lagun kaleratu dituzte Iberdrolari telefono bidezko arreta zerbitzua emateko dion enpresa honetan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...

Greba egingo dute abuztuaren 14tik 16ra Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde

Abuztuaren 14ko 22:00etatik abuztuaren 16ko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

Afiliazioaren jaitsierak eta langabeziaren igoerak sistemaren narriadura erakusten dute

Iazko uztailean baino 902 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horrela, 134.433 langabe daude izena emanda. Ekainarekin alderatzen badugu ere langabeziak gora egin du,...