2026-11-22
HomeEkintza Sindikala2024an 10 dira dagoeneko lan istripuz hildako langileak

2024an 10 dira dagoeneko lan istripuz hildako langileak

Jakin berri dugu, atzo, Ibarrako Voith Hydro enpresako langile bat Ourenseko Rubía herriko zentral hidroelektrikoan hil zen. Jaso ditugun datuen arabera, langilea makina baten harrapatua hil zen eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten bere hilotza. Lehenik eta behin senide, lankide, zein gertukoei, LAB sindikatutik gure samina eta elkartasuna luzatu nahi genieke.

2024a hasi denetik 10. hildakoa da. 3. hildakoa industria arloan, makinak harrapatuta edo hauen kolpeen ondorioz. 1997tik, langileentzako eskuragarri jartzen diren makinek araudi zorrotza bete behar dute. Gaur egun oraindik ere ohikoa da araudia betetzen ez duten makina arriskutsuak nonahi topatzea. Ez da kasualitatea beraz, urteroko ezbeharren tauletan makinek eragin handia izatea. Patronalak inpunitate osoz egiten ditu arauen ez betetzeak, nahiz eta araudiak hamarkadak daramatzan abian.

Bitartean, Osalan zein Lan Ikuskaritza eraginkorrak ez izateko sortuak izan direnez, patronalak lasai jarraitzen du lan osasunerako neurriak bete gabe. Lan osasuneko araudia, ez betetze gehien pairatzen dituen araudi bezala da ezaguna esparru juridikoan. Egitura instituzional horiek iraultzen ez diren bitartean, patronala kontrolatu eta isuntzeko plangintza gogor bat ezartzen ez den bitartean, egoerak berdin jarraituko du. Guzti hau gure bizitzarekin ordaintzen dugularik.

Langile klase antolatuak soilik lortuko ditu aldaketa sakonak. Egoera hau salatzeko eta langileriaren elkartasuna adierazteko, datozen orduetan Voitheko enpresa-batzordeak Ibarran deituriko elkarretaratzearekin bat egingo dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Teknikarien sektorean langile borrokaren bidez lortu dugu patronala mugiarazi eta negoziazioa ahalbidetzea

Ikuskizunen eta ekitaldien sektorean 26 eta 27rako aurreikusita zegoen greba bertan behera geratu da gaur; izan ere, behin eta berriro negoziazioak geldiarazten edo oztopatzen ahalegindu den patronala mahaian eser dadin eta teknikarien lan-baldintzei buruz negozia dezan lortu dute langileek beren mobilizazioekin eta presioarekin.

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.

Lan-ikuskaritzak arrazoia eman digu, eta argi geratu da San Esteban egoitzako langileei eskubideak urratu zaizkiela

Txostenak frogatutzat jo du Getxoko lantokian ez dela errespetatu adinekoen egoitzetako hitzarmena.