2026-11-21
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaCatalunyako erreferendumari babesa eman diogu Bartzelonan #sindicatsxreferendum

Catalunyako erreferendumari babesa eman diogu Bartzelonan #sindicatsxreferendum

Igor Arroyo Idazkari Nagusi Ondokoa eta Koldo Saenz Nazioarteko Arduraduna, urriaren 1eko errenferendumari babesa emateko ekitaldi sindikalean parte hartu dute gaur. “Langile jendearen errepublika baten alde” lemapen Bartzelonan izan den ekimenean LAB, Intersindical CSC, COS, IAC, Intersindical Valenciana, STEI Intersindical, Confederación Intersindical, CSI, CUT, CIG, ELA, ESK, Intersindical Canaria, SAT eta STEILAS sindikatuak elkartu gara.

LABen izenean Arroyok hartu du hitza ekimenean eta besteak beste (ikus bideoa), Kataluiniar herriak bere etorkizuna askatasunez erabakitzeko duten eskubidearen defentsan eta kapitalismoari aurre egingo dion beste eredu baten aldeko borrokan euskal langileak beti ondoan izango dituela adierazi du.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Teknikarien sektorean langile borrokaren bidez lortu dugu patronala mugiarazi eta negoziazioa ahalbidetzea

Ikuskizunen eta ekitaldien sektorean 26 eta 27rako aurreikusita zegoen greba bertan behera geratu da gaur; izan ere, behin eta berriro negoziazioak geldiarazten edo oztopatzen ahalegindu den patronala mahaian eser dadin eta teknikarien lan-baldintzei buruz negozia dezan lortu dute langileek beren mobilizazioekin eta presioarekin.

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.

Lan-ikuskaritzak arrazoia eman digu, eta argi geratu da San Esteban egoitzako langileei eskubideak urratu zaizkiela

Txostenak frogatutzat jo du Getxoko lantokian ez dela errespetatu adinekoen egoitzetako hitzarmena.