2026-11-05
HomeEkintza SozialaLangabeziaren beherakadaren atzean prekarietatea dago, eta ez enplegu politika eraginkor bat

Langabeziaren beherakadaren atzean prekarietatea dago, eta ez enplegu politika eraginkor bat

Datuek langabeziak behera egin duela dioten arren ezin gara azaleko irakurketetara mugatu. Hain zuzen ere badakigu zerbitzuei lotutako kontratuen bultzadaren ondiori dela murrizketa. Hau da prekarietatearen kontu egin dela eta ez enplegu politika eraginkor batek eraginez.

Hego Euskal Herrian 202 langabe gutxiago daude, orotara, 167.005 langabe daude. Gipuzkoan eta Araban jeitsi arren, langabezia erregistratuak gora egin du Bizkaia eta Nafarroan. Kontratuen 93,1 % aldibaterakoa eta ia erdiak hilabetetik beherakoak dira. Honek erakusten digu laneko behin behinekotasunak hartu duen tamaina.

Langile asko gainera ez daude INEMen edo lanbiden erregistratuak, beraz esan dezakegu datuek ez dutela errealitatea bere osotasunean erakusten.

Aurreko urtearekin alderatuz, uda honetan kontratazioetan ez da gorakada nabarmenik izan, honek esan nahi du prekarietatea egiturazkoa dela eta urte osoan zehar ematen dela.

Hainbeste aipatzen de errekuperazio ekonomikoa kalitate txarreko enpleguan oinarritzen ari da eta honen ondorioz, populazio aktiboaren ehuneko gero eta handiagoa da langabezia aldi edo epe luzeko langabeziarekin tartekatutako lan ezegonkorraren ondorioak pairatzen dituena. Azpimarratu behar dugu ere langabezia egoeraren aurrean dagoen babes maila baxua.

Ez gara egoera honetatik aterako neurri urjenteak hartzen ez badira. Inbertsio ekoizpen publiko eta pribatua, inbertsioa zerbitzu publiko eta enpleguaren sorreran, Europako Karta Sozialaren araberakoa izango den lanbidearteko gutxieneko soldata, lanaldia murriztea eta enpleguaren sorrera sektore publiko zein pribatuan eta 1.080 eurotako gutxieneko soldata soziala.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Greba orokorraren egunean Baionan mobilizatu gara politika neoliberalak gaitzetsi eta ikasle zein langileon boterea aldarrikatzeko

Goizean Baionako karriketan izan da Ipar Euskal Herriko mobilizazio nagusia, eta LABeko kideok bertan izan gara ozen esateko Macron gobernuaren eskutik langileen bizi-baldintzek okerrera...

LABek ontzat jo du CAFek amiantoaren eraginpean langileak jartzeagatik egindako arau-hauste oso larria berresten duen ebazpena, eta enpresari erantzukizunak eskatu dizkio

Sindikatuak azpimarratu du gertakariak salatzeko eta langileen osasuna defendatzeko egindako lana, eta CAFri exijitu dio kaltetutako langileekin dituen erantzukizun guztiak bere gain har ditzala.

Bost langile hil dira lan istripuz azken 24 ordutan Euskal Herrian

Atzo, azaroak 3, bi heriotza gertatu ziren, Larrabetzun bata eta Laudion bestea, lehen ikerketen arabera biak istripu ez traumatikoak. Gaur, berriz, Nafarroa hegoaldean, Pitillasen, hiru langile hil dira gaur purina-gune itxi batean itota. Hala, 67 dira dagoeneko 2026an istripuz hildako langileak.