2026-09-22
HomeEkintza PolitikoaPreso eta iheslarien aldeko elkarretaratze bat egin dugu Eibarren

Preso eta iheslarien aldeko elkarretaratze bat egin dugu Eibarren

Debaldea eskualdeko LAB sindikatuak, hilabetero, euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzearen aldeko ekimenen bat antolatzen du. Gaurkoan Eibarko Untzaga Plazan elkarretaratze bat egin du, LABeko delegatu eta Eibarko herritarren parte hartzearekin.

Aipaturiko helburua lortze aldera, jendarte guztiaren inplikazioa beharrezkoa dela uste du LAB-ek. Norabide horretan, langileen eremutik, IREKIren ekimenak, Euskal Herri guztian ia 90.000 sinadura batu eta Gatazkaren Konponbiderako Foro Sozialaren eskuetan utzi izana txalogarria eta positiboa dela deritzo sindikatuak.

LABek preso eta iheslarien etxeratzea lehentasuntzat duela adierazi du. Horregatik, hurrengo kurtsoan, lan eremuan diharduten langile eta eragile guztiak aldarrikapen honekin bat egin dezaten, buru-belarri arituko dela azaldu du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.