2024-05-21
HomeEkintza SindikalaCAF eta Trenasako langileek protesta bateratua egin dute Beasainen hitzarmenaren alde

CAF eta Trenasako langileek protesta bateratua egin dute Beasainen hitzarmenaren alde

Azaroaren 14ean, CAFeko langileen batzarrek berretsi egin zituzten aurretik bozkatutako lanuzteak, lan-hitzarmenaren negoziazioa bultzatzea helburu dutenak. Azaroaren 16an lanuzteak egin ondoren, gaur ere beste horrenbeste egin dute, eta Beasainen mobilizatu dira. Ehunka langile elkartu dira CAFeko zuzendaritzari exijitzeko hitzarmenaren negoziaketan urrats berriak eman ditzan.

Zuzendaritzaren azken eskaintza ez da onartua izan Beasain eta Irungo enpresa Batzordeengatik, besteak beste, enplegu sorrera nahikorik ez dagoelako, beteranoen erretiroa ez delako bermatzen, urteko lan orduak ez direlako berdintzen kolektibo guztientzat, azpikontrataturiko zenbait lankideren barneratzea ez delako onartzen, Castejongo lan zentroa aipatu ere ez delako egiten eta enpresak produkzioaren araberako flexibilitate nahia mantentzen duelako Enpresak.

Beasaingo gaurko mobilizazioetan TRENASAko (Castejon) CAFeko lankideak ere hartu dute parte, hitzarmenaren negoziaketaren eskarietako bat lantegi honi ere CAF SAko lan hitzarmena aplikatzea da.

Hurrengo lanuztea ostegunean burutuko da, hilak 23, eta berriro ere bost orduz geldituko dira CAFek Beasain, Irun eta Castejonen dituen lan zentroak. Madrilgo lan zentroak ere etengo du bere lana bost orduz.

LABetik, Zuzendaritzari berehala edukiz beteriko proposamen bat aurkeztu dezan eskatzen diogu. Beasain eta Irunen burututako azken langile batzarrek, gehiengo oso zabal batekin borrokan jarraitzea babestu zuten eta beraz Enpresarekin adostasunetara iristeko prestutasun bera dugu borrokarako.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako zuzendaritzak eta Osasun Sailak ikuztegiak publikatzeari ekin behar diote, LABek lortutako EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren ondoren

Eskaera formal bat aurkeztu dugu Osasun Sailean, Osakidetzan ikuztegi lanak publifikatzeko behar diren elkarrizketei ekiteko asmoz.

Gasteizko Francisco Vitoria institutuan lan-osasun arloko prebentzioa bermatzeko exijitu dugu

Ikastetxeko langileek eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean. Hezkuntza Sailak eta ikastetxeko zuzendaritzak uko egin diote arrisku psikosozialen ebaluazioa egiteari.

Bizkaiko kiroldegi eta kirol zelaietako hitzarmena sinatzea #LortuDugu

35 orduko lanaldiaren aldarrikapen historikoa eskuratu ahal izan dugu.