2026-02-02
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaEuskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak CETAri EZ!

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak CETAri EZ!

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.

Agerraldi horren xedea da Valoniako parlamentariak azaltzea zergatik agertu zen Valoniako Parlamentua CETA izenpetzearen aurka hasiera batean, eta zer baldintza adostu zituzten Belgikako gobernuarekin azkenean akordioa izenpetzeko, oraindik berresteko badago ere.

CETA Itunaren ondorioak salatu eta gure ezekoa emateko lkarretaratzea egin dugu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragile eta sindikatuok.

Bide berean, gaur 19:30ean, hitzaldia antolatu dugu Aldabeko zentro zibikoan, Hélène Ryckmans (Valoniako parlamentaria), Gorka Martija (Euskal Herriak TTIP-CETAri ez) eta Nora Onaindiak (Eskubide Sozialen Karta) parte hartuko dutelarik bertan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...