2026-09-25
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaGarbiñe Aranburu: "Euskaraz lan egiteko eskubidea dugu langileok"

Garbiñe Aranburu: “Euskaraz lan egiteko eskubidea dugu langileok”

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa sinatu du gaur LABeko idazkari nagusiak, Donostiako Miramar jauregian, euskal gehiengo sindikalaren ordezkariekin batera, Kontseiluaren ekimenez. Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea aldarrikatu dute sindikatuek agerraldian, eta protokoloa praktikara eramateko konpromisoa erakutsi dute.

Garbiñe Aranburuk adierazi du protokoloarekin bat egiteko konpromisoak sindikatuaren Biltzar Nagusian erabakitakoaren ildoan doazela: "Lan mundua euskalduntzen jarraitzea izango da gure lan ildoetako bat eta instituzioei horretarako erabaki politikoak har ditzaten exijitzen jarraitzea, hori guztia ekintza sindikalaren bitartez”. Hizkuntza-politika ausart eta burujabeak aldarrikatu ditu, eta protokoloa sinatu aurreko hitzartzean garbi utzi du: "Euskaraz lan egiteko eskubidea dugu langileok".

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.