2026-06-14
HomeEkintza SindikalaPrekarietatearen aurkako dinamika Bilbora iritsi da

Prekarietatearen aurkako dinamika Bilbora iritsi da

LAB elkarguneak antolatzen ari da asteotan, Ostiral Duinak ekimenaren baitan, kapitalismoak eragindakogaitzari aurre egiteko. Gaur izan da Bilboko hitzordua. Hainbat jarduera egin dugu Areatzan, 16:30etikaurrera. Info-puntua eta bideoaz aparte, solasaldia egon da, “Prekarietatearen milaka aurpegi ”izenburupean. Bertan, Pedro Incoesako langabetuak, Rocio etxeko langile batek eta Eneko EHUko ikerlariprekarioak parte hartu dute. Helburua, prekarietateari aurpegia eta errealitate zehatzak jartzea. XabierUgartemendia LABeko Zerbitzu Pribatuen Federazioko arduradunak testuinguru orokorrean kokatu du prekarietatea, gure egunerokotasuneko esparru ezberdinetan sortzen duen eragina zehaztuz eta honiaurreegitea ezinbestekotzat jo du, langileon antolaketaren bidez.

Mahai inguruaren ondoren, La Naja alboan eskubide sozialen alde gaur gose greban hasi diren gizarte
eragileetako kideei bisita egin diete. Ekimenaren berri bertatik bertara jaso dute grebalari baten eskutik, parte hartzeko eta bertaratzeko gonbitearekin batera.

Ondoren, kalejira egin dute Alde Zaharretik, musika, dantza eta aldarrikapenekin. Bidebarrieta eta Posta kaleetatik eta Unamuno plazatik pasatu dira prekarietatearen guneak seinalatzen, hala nola Foster Hollywood (ostalaritza), Hosten (merkataritza), Vodafone (telemarketina) edo Metro Bilbao (azpikontratazioa).
Prekarietatearen aurkako hirugarren elkargunea izango da Bilbokoa, Gasteiz eta Iruñakoen ondoren. Oarso Bidasoan, martxoaren 31n egingo da eta Donostian, apirilean zehar.

LABen ustez, prekarietatea agenda politikoan sartzeko garaia da. Helburu horrekin antolatu ditu LAB
ekaipatu elkarguneok, lan prekarioa betetzen dutenek bildu eta esperientziak truka ditzaten, beti ere alternatibak daudela erakusteko asmoz. Dinamika honetan parte hartzera animatzen ditugu langileak, denon ekarpena beharrezkoa baita prekarietateari aurre egiteko.

Urratsak eman ditzaten eskatu behar diegu eragile politikoei. Honako hauek dira premiazkoenak:
. 1.200 euroko gutxiengo soldata bermatu
. Lanaren banaketa bultzatu, asteko lanaldi osoa 35 ordura murriztuta
. Bertako hitzarmen kolektiboak adostu eta blindatu, Madrildik etor daitezkeen erreformekiko
. Gutxiengo orduak ezarri, lanaldi partzialean kontratatzeko garaian
. Laneko ikuskaritzak kontrol eragingorra egitea enpresei

Prekarietateari aurre egiteko antolaketa, kontzientziazioa eta borroka beharrezkoak dira, kalean zein
lantokitan. Gaur egun, lanposturen bat izateak ez du esan nahi prekarietaterik pairatuko ez dugunik. Euskal Herrian langile txiroak daude, lanpostu prekarioengatik hilabete amaierara iristen ez direnak.

Zerbitzuen sektorean egindako 3.369 inkesta anonimoen bidez, LABek egoera honetara ekarri gaituzten aldagai nagusiak aztertu ditu, eta emaitza latza da: langileen %80ek lan baldintza kaskarretan dihardutela adierazi dute, eta behin-behinekotasuna, soldata, malgutasuna, lanaldi mota eta lan ordutegiak aipatu dituzte prekarietatearen ardatz gisa.

Sistema kapitalistaren tresna bat da prekarietatea, gobernatzeko baliatu ohi du. Alarma gorria piztu behar dugu gizartean, ezinbestean.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ekainaren 15eko eta 17ko mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditugu Bizkaiko Foru Aldundiko beharginak

Telelan plan duin baten alde eta Bizkaiko Foru Aldundian akordioa/hitzarmena negoziatzearen alde deitu ditugu mobilizazioak. Bizkaiko Foru Aldundian (BFA) maiatzaren 18an egindako langileen batzarrean mobilizazio...

Nafarroan aurkeztutako Industria Foru Lege proposamenak eduki gehiago behar ditu sektorearen erronkei erantzun ahal izateko

LABen iritziz, Nafarroako parlamentuan aurkeztu berri den lege proposamenak iraganeko akatsetan sakontzen jarraitzen du, hainbat arlotan norabide egokia hartu baldin bada ere.

Fundiciones del Estandan hitzarmena sinatzea #LortuDugu

Azken asteetan mobilizazio fase luze bat aurrera eraman eta hainbat lanuzte eta greba egun egin ostean etorri da lorpena.