2026-11-21
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaEuskotreneko makinisten greba berriak martxoaren 12tik aurrera

Euskotreneko makinisten greba berriak martxoaren 12tik aurrera

Amara eta Arasoko Langileen Asanbladak, otsailaren 23an batzartuta, greba deitzea erabaki du. Langileek zuzendaritzak inposatu duen langile finkoen igoera (Hendaia-Lasarte eta Amara-Zumaia lineetan zerbitzu berriak jartzeak sortua) guztiz askieza dela salatzen dute. LAB sindikatuak, INDEPENDENTEekin batera greba deitu eta babesten dugu.

Amara eta Arasoko (EUSKOTREN) Langileen Asanbladako prensa-oharra

"Euskotreneko makinisten greba berriak martxoaren 12tik aurrera

Amara eta Arasoko Langileen Asanbladak, otsailaren 23an batzartuta, greba deitzea erabaki zuen du Amara eta Arasoko egoitzetan jarraian aipatzen diren egun eta orduetan.

– Martxoak 12: 10:25etik 14:35etara.

– Martxoak 14 eta 16 eta apirilak 3, 5, 7, 25 eta 27; 06:25etik 08:35era eta 17:25etik 19:35era.

– Martxoak 18 eta apirilak 1, 13, 15, 17 y 29: 11:55etik 16:05era.

– Martxoak 20, 22 y 24 eta apirilak 11: 6:55etik 9:05era eta 17:55etik a 20:05era.

– Martxoak 28 eta 30 eta apirilak 19 eta 21: 07:25etik 09:35era eta 18:25etik 20:35era.

Greba hau Amara eta Arasoko Langileen Asanbladak proposatu eta berretsi du. LAB eta INDEPENDENTEEK deitu eta babesten dute.

Grebarako lehen arrazoia, zuzendaritzak inposatu duen langile finkoen igoera (Hendaia-Lasarte eta Amara-Zumaia lineetan zerbitzu berriak jartzeak sortua) guztiz askieza da langileek irailaren 12aren aurretik genituen lan-baldintzak eta jarduera aurrera eramateko baldintzei eusteko.

Bigarren arrazoia, Zuzendaritzak uko egiten diola berehala jarri beharreko garraio planari. Plan honek Arasoko egoitzara eraman dituzten langile guztientzako izan beharko luke.

Hirugarrenik, Zuzendaritzak negoziazioetan zehar erakutsitako jarrera immobilista legoke. Modu sistematikoan baztertu ditu alde sozialaren proposamenak, neurri handi batean konpontzen zituztenak zerbitzuaren bidagarritasuna, ikuskapen trenak edo langileentzako garraioa bezalako arazoak.

Eta azkenik, uztailean, Zuzendaritzak apurtu egin zituela negoziazioak zerbitzuen taulen inposizioarekin. Irailaren 12an sartu ziren hauek indarrean.

Grebaren helburua, azken finean, Treneko Agente finkoen plantilla handitzea da, langile talde honek irailaren 12aren aurretik zituen lan eta jarduera egiteko baldintzei eusteko. Gainera, Arasoko langileek lanera joan ahal izateko garraio publikoa edukitzea ere aldarrikatzen da."
  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Teknikarien sektorean langile borrokaren bidez lortu dugu patronala mugiarazi eta negoziazioa ahalbidetzea

Ikuskizunen eta ekitaldien sektorean 26 eta 27rako aurreikusita zegoen greba bertan behera geratu da gaur; izan ere, behin eta berriro negoziazioak geldiarazten edo oztopatzen ahalegindu den patronala mahaian eser dadin eta teknikarien lan-baldintzei buruz negozia dezan lortu dute langileek beren mobilizazioekin eta presioarekin.

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.

Lan-ikuskaritzak arrazoia eman digu, eta argi geratu da San Esteban egoitzako langileei eskubideak urratu zaizkiela

Txostenak frogatutzat jo du Getxoko lantokian ez dela errespetatu adinekoen egoitzetako hitzarmena.