2026-04-28
HomeUncategorizedZabalik dago ebaluazio hezitzaileari buruzko jardunaldietan izena emateko epea

Zabalik dago ebaluazio hezitzaileari buruzko jardunaldietan izena emateko epea

Beharrezkoa al da ebaluazioa? Zein funtzio betetzen du? Zein funtzio bete beharko luke? LABek ebaluazio eredu berri baten eraikuntzaren aldeko lanketa egiten hasi nahi du, eta bide horretan jardunaldi batzuk antolatu ditu martxoaren 18rako, "Egungo eredua irauliz,ebaluazio hezitzailea iruten.Analisia, kritika eta alternatiba" izenburupean. Goizez izango dira, 9:30etik 13:30era, Hernaniko ORONA-IDEO gunean.

Modu telematikoan izena emateko aukera egongo da, lotura honetan

Hezkuntza sistema propioaren bidean ardatzetako bat izaki, bestelako eredu baten bidean urratsak emateko beharra agerikoa da.

Jardunaldien helburua, bestelako ebaluazio eredu baten bidean elementuak identifikatzeaz gain, esperientziak ezagutuz, eragileen eta orohar jendartean eztabaida sustatutzea da, adostasunak iruten hasteko.

Jardunaldietako hizlariak ANE ABLANEDO (NUP, UPPA, UEU, haurtzaroa zaintzeko haziera eredu prebentiboan aditua), ALEXANDER BARANDIARAN (HUHEZI,Hazitegi ikertaldeko partaidea) eta LORE ERRIONDO (UPV/EHU) izango dira.

Eskema klasikotik haratago, ponentzien aurkezpenean eredu dialogikoaren aldeko apustua egingo dugu. Beraz, Mikel Gartzia, ARGIAko kazetariaren galderen bitartez gidatuko da eztabaida eta bertaratutakoek ere galderak egiteko aukera izango dute.

Gainera, hezkuntza esperientzia ezberdinen berri jasotzeko aukera izango da. Elorrioko Txintxirri ikastola eta Arrankudiagako eskolako esperientzien berri emango da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Egiturazko prekarietatea lehen lerroan; arrakala estrukturalak eta industriaren gainbehera

Biztanleria Aktiboaren Inkestak langabeziak gora egin duela erakusten digu, lan merkatuaren egoera larri eta kezkagarrian utziz. Hego Euskal Herriko langabezia tasa %8,4koa da urteko...

Energia arloko menpekotasunaren aurrean burujabetzaren aldeko apustuan sakondu behar dela adierazi dugu

Gaur da urtebete Hego Euskal Herria argindarrik gabe utzi zuen itzalaldi hura gertatu zela, zeinak agerian utzi baitzuengeure esku ez dauden energia azpiegiturek zenbateraino baldintzatzen duten gure egunerokoa. Bada, horren aurrean alternatibak eraikitzeko beharrizana azpimarratu dugu Euskal Herriko hainbat eragilerekin batera.

[ARGAZKI GALERIA] LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde eta HIRUk absentismoaren gezurra salatu, eta lan-eskubideen defentsa aldarrikatu dute apirilaren 28an

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 28a. Hori dela eta, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde eta HIRU sindikatuek manifestazioa egin dute Donostian, Absentismoa:...