2026-10-18
HomeZerbitzu PublikoakLan PoltsaEusko Jaurlaritzako lan poltsen gaitegiak

Eusko Jaurlaritzako lan poltsen gaitegiak

Eusko Jaurlaritzak zazpi lan poltsetarako deialdia zabaldu du eta LABek, momentuz, lau lan poltsen gaitegiak prestatu ditu (Administrarien Kidegoa; Artxibo, Liburuzain eta Dokumentazioa; Orientatzaileak eta Osasun Publiko Eskala). Ez dugu ziurtatzerik beste lan poltsetarako gaitegirik prestatuko dugunik. Gaitegi berriak gehitzekotan orri honetan bertan aurkitu ahal izango dituzu.

GAITEGIA DUTEN LAN POLTSAK
• Administrarien Kidegoa (2. Hizkuntza Eskakizuna).
• Administrazioko Goi Mailako kidegoa (1. eredua)
•
Administrazioko Goi Mailako kidegoa (2. eredua)
•
Artxibo, Liburuzain eta Dokumentazioa (3. H. E.).
•
Orientatzaileak.
• Osasun Publiko Eskala.

GAITEGIA EZ DUTEN LAN POLTSAK
• Zuzenbidean Lizentziatua aukera.
• Enpresako Medikua.

AZTERKETEN DATAK
Azterketen data egunak IVAP-en webgunean argitaratuko dira.

LABek ez ditu gaitegien azalpenerako mintegiak, ezta azterketetarako joateko autobusik antolatuko ere.

OSO GARRANTZITSUA
Gaitegi hauek ERREFERENTZIAZKOAK dira. Temario batzuetan azaldutako gaien orokortasuna dela eta, gai horiek norberak eskuratutako informazioarekin osatzea komenigarria litzatekeelarik.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.

Testak kaltetutako familiek iragarri dute euren etxebizitzetan geratuko direla kontratuak amaitzerakoan

LABek eta Testako maizterrek deitutako manifestazioak 2.000 lagun baino gehiago elkartu ditu, alokairu kontratuen amaieragatik mehatxatuta dauden 500 familia baino gehiagorentzat konponbidea eskatzeko. LABek...

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...