2026-02-02
HomeIndustriaZurgintzaLan uzteekin jarraituko dute Maderas Mejoradas Industrialen

Lan uzteekin jarraituko dute Maderas Mejoradas Industrialen

Legorretako enpresako langileek asteak eman dituzte lan uzte partzialak egiten, eta Gabonen ondoren ere horrela jarraituko dutela jakinarazi dute, beti ere hitzarmen duin baten alde borrokatzeko.

Maderas Mejoradas Industrial enpresako (Prodema, orain gutxi arte) langileek honako hau adierazi dute gaur:

Urte bete daramagu jada gure hitzarmena negoziatzen, eta, zenbait puntutan adostasunetara iritsi baldin bagara ere, guretzako oso garrantzitsuak diren bi puntutan blokeo baten aurrean aurkitzen garela esan beharra dago, soldatak eta lanaldia Esan beharra dago enpresaren egoera ekonomikoa azpimarragarria dela. Izan ere, zenbaki gorririk izan ez, eta azken urteetan irabazi esanguratsuak izan ditu.

Soldatei dagokienez, gure eskaera %50 murriztu dugu eta 2016 eta 2017rako, urte bakoitzerako %2 eskatzen dugu, beti ere nominako kontzeptu guztietan.

Bestalde, lanaldiari dagokionez, gure lanaldia 5 orduz murriztea eskatzen dugu 2 urteetan.

Eskaera hauek, aldiz, urrun daude enpresen eskaintzetatik. Izan ere, soldatetan %1,4 eta %1,6 eskaintzen du urte bakoitzerako, baina ez soldata errealetan, horrek suposatzen duen ezberdintasunarekin, eta, bestetik, lanaldiaz ere ez du hitz egin ere egin nahi. Eta bi puntu hauek langileentzat marra gorria dira, eta horregatik ari gara borrokan.

Jada 5. greba astea dugu, eta Madera Mejoradas Industrialeko langileok argi dugu borrokan jarraituko dugula, eskatutakoa bidezkoa delako.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...