2026-11-27
HomeEkintza SindikalaHamabi urteko itxaronaldia igaro ondoren, EAEko justizia administrazioan parekatzea eskatu dugu

Hamabi urteko itxaronaldia igaro ondoren, EAEko justizia administrazioan parekatzea eskatu dugu

LAB eta ELA sindikatuok hiru orduko lanuzteak deitu genituen apirilaren 17tik aurrera, eta lanaldi osoko greba aurtengo apirilaren 19an, EAEra transferitutako Justizia Administrazioko langileen lan-baldintzak hobetzeko, Lan Baldintzen IV. Akordioa erabat garatuz.

Aldarrikapen hauek eskatzen ditugu:

•   Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin soldatak eta erretiroak parekatzea. 

•   Lanpostuak baloratzeko prozesua gauzatzea, martxan dauden antolakuntzako eta eraldaketa digitaleko erreformak, bai Avantius prozesuko kudeatzaile informatikoa ezartzeagatik, bai Antolaketa Efizientziaren Lege Organikoaren Proiektuaren eskakizunengatik egondako aldaketak. 

Horretan, egindako eginkizun guztiak hartu behar dira kontuan, eta horretarako balorazio manual berriak erabili.

•   Genero Indarkeriaren Epaitegietako langileei lansari osagarri bat aplikatzea, bakarrak nahiz mistoak izan, lanpostuak baloratu ondoren finkatu beharrekoa.

Azken 12 urteotan Administrazioari aldarrikapen horien berri emateko bilera ugari egin diren arren, Eusko Jaurlaritzak oraindik ez du erantzun positiborik eman, martxoaren 31ko azken bileraren ondoren.

Horregatik guztiagatik, egindako bidearen ondoren, eta ELAk eta LABek, Eusko Jaurlaritzaren aurrean proposatutako helburuak lortzen lagunduko diguten indarrak batzeko asmoz, eta beste erakunde sindikal batzuekin bat egiteko asmoz, honako ekintzetarako deia egiten dugu:

•   Hiru orduko geldialdiak, hamabostean behin berrikus daitezkeenak, 2023-04-17tik aurrera, egunero, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.
•   Lanaldi osoko greba 2023-04-19an.

Era berean, behar bezala iragarriko diren mobilizazio gehiago deituko dira.

Eusko Jaurlaritzak bere langileak parekatzeko garaia da. Justizia da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Miarritzen Frantses kanoia delakoaren bilkuraren aurkako herri harresian parte hartzera deitzen dugu LABetik

Oturuntza baten aitzakiapean eskuin muturreko ideiak errotzeko xedea duen ekitaldia da larunbatean, hilak 28, Irati aretoan antolatu dutena, eta frantses identitatea goraipatzeko aitzakiarekin bazterkeria eta diskriminazioa zabaltzen dituzte. Euskal Herrian ongietorriak ez direla argi utziko diegu hainbat eragilek elkarlanean deituriko mobilizazioaren bidez.

Profersa lantegiaren etorkizuna langileak aintzat hartu gabe erabaki izana kritikatzen dugu

Itxiera ez da bat-batean gertatutako zerbait; izan ere, ongarriak ekoizteko jarduera industriala duen enpresa hau hirigune batean kokatuta egoteak etengabeko gatazka eragin izan du....

Nafarroako Esku Hartze SozialeanAdministrazio publikoko langileekin ekiparazioa lortzen duen aurreakordioa #LortuDugu

Pribatizatutako Esku Hartzeko sektorean ordezkaritzan gehiengo osoa du LABek, eta gaur, sektoreko aurrekordioa sinatu dugu. Honek jasotzen ditu, besteak beste: langile publikoekin soldaten eta jardunaldien ekiparazioa, aintzinatasunean hobekuntzak, langileak sektorean jasaten dituzten erasoen aurrean babesteko neurriak eta atsedenaldiak ordaintzea.