2026-10-03
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaAzken laneko istripu hilgarriaren aurrean azpikontratazioaren gaineko benetako kontrola eskatzen dugu

Azken laneko istripu hilgarriaren aurrean azpikontratazioaren gaineko benetako kontrola eskatzen dugu

Bihar ekarretaratzea 12:00etan Albia eraikinean gehiengo sindikalak deituta

Langile baten heriotza eragin duen lan istripu baten berri izan genuen atzo. Bilboko Albia eraikineko obran, Construcciones Olabarrik azpikontratatutako Sesman enpresako langilea da hildakoa.Azpimarratu behar dugu, pasa den ekainaren 28an, Erandioko LIDLen, construcciones Olabarrik azpikontratatutako beste enpresa bateko langile bat hil zela.Behin eta berriz azpikontratazioa. Aurreko astean, azpikontratatutako beste langile bat hil zen Gasteizko Michelinen.

Honekin 50 dira gutxienez Euskal Herrian hildako langileak, eta faktore amankomun bat dute oinarri, prekarietatea. Langileen bizitza ekoizpen eta kapitalaren zerbitzura, mozkinak bizitza eta osasunaren gainetik lehenetsiaz. Noizko azpikontratazioaren gaineko benetako kontrola?

Jakina da azpikontratazioak prekarizazioa dakarrela, eta ondorioz, osasunaren galera eta istripu hilgarriak. Prebentzio arloan dagoen prestakuntza faltak, zabor kontratuei eta produkzioa handitzeko presioarekin batera, laneko istripu ugari sortarazten dituzte, modu tragiko eta traumatikoenean azaleratzen direnak.

LAB sindikatutik gogor salatzen dugu istripu berri hau, baita administrazioak duen jarrera pasiboa, lan baldintzen okertzea txalotzen duelako, aparteko orduak, zabor kontratuak, prekarietatea…

Behingoz eta bide batez administrazioari, eta kasu honetan Jaurlaritza berriari, lan istripuen aurrean neurriak hartu eta beharrezko baldintzak ezartzea exijitzen diogu,

Azkenik LAB sindikatutik gure elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu langilearen senide, lagun zein lankideei, momentu gogor hauetan. Era berean, dei egiten dugu ostiralean, azaroaren 5ean, gehiengo sindikalak deituta, eguerdiko 12etan egingo den elkarretaratzean parte hartzera. Mobilizazioa, Bilboko Albia eraikinaren parean izango da.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...