2026-11-21
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaLanbideko langileek kontzentrazioa egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean Lanbideko bigarren greba egunean

Lanbideko langileek kontzentrazioa egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean Lanbideko bigarren greba egunean


Atzo Gasteizen mobilizatu ondoren, Bilbon egin dute kontzentrazioa gaur. Grebaren jarraipena %25eko izaten ari da bigarren egun honetan. Eusko Jaurlaritzak egindako kudeaketa negargarria eta gelditasuna salatzeko eta akordio batera heltzeko borondate ezaren aurrean, mobilizazio sendoak burutzearen beharra ikusten dugu.

Lanbideko Zuzendaritzak berak defendatu du Orientazioa organismoaren modelo antolatzaile eta funtzionalaren zutabe bezala. Baina errealitateak kanporatutako eta gutxitutako zerbitzu bat erakusten digu. Pertsonal gutxi egoteaz gainera, orientazioko funtzioarekin bat ez datozen betebehar gehiago egiten dituzte eta orientatzaileek haien lanpostua galtzeko arriskua daukate ere.

Gatazka honek direktoki 195 langileen egonkortasunarengan dauka eragina, bulegoetako %30a, plantila osoan eta gizarte osoan ere Lanbidek eskeintzen duen zerbitzu publikoa txarragotzen den heinean.

Akordio batera heltzeko administraritzaren borondate ezaren aurrean, mobilizazio sendoak burutzearen beharra ikusten dugu eta organismoaren plantilla osorako 5 egunetako lanuztea iragarri dugu.

Datorren astean langileon ordezkariek bilera egingo dute Eusko Jaurlaritzarekin eta atzo bertan, sindikatuok proposamena helarazi genion administrazioari.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Teknikarien sektorean langile borrokaren bidez lortu dugu patronala mugiarazi eta negoziazioa ahalbidetzea

Ikuskizunen eta ekitaldien sektorean 26 eta 27rako aurreikusita zegoen greba bertan behera geratu da gaur; izan ere, behin eta berriro negoziazioak geldiarazten edo oztopatzen ahalegindu den patronala mahaian eser dadin eta teknikarien lan-baldintzei buruz negozia dezan lortu dute langileek beren mobilizazioekin eta presioarekin.

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.

Lan-ikuskaritzak arrazoia eman digu, eta argi geratu da San Esteban egoitzako langileei eskubideak urratu zaizkiela

Txostenak frogatutzat jo du Getxoko lantokian ez dela errespetatu adinekoen egoitzetako hitzarmena.