2026-08-05
HomeGreba orokorraGreba OrokorraAinhoa Etxaide: "Jai dugu erabakiak kapitalaren eta gobernu hauen esku uzten baditugu"

Ainhoa Etxaide: “Jai dugu erabakiak kapitalaren eta gobernu hauen esku uzten baditugu”

Gaur LAB, ELA, STEE-EILAS, EHNE eta ESK sindikatuek martxoaren 29rako Greba deialdia aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzan eta Iruñeako Lan Departamentuan.

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, Bilbon izan da, eta bertan, gogor salatu du Espainiatik inposatutako lan erreforma. "Ez da erreforma orekatu bat, gaur ez dagoelako oreka posiblerik elite ekonomikoaren eskakizunen eta gehiengo sozialaren eskubideen artean" adierazi du. Grebarekin bat egiteko deia egin du Etxaidek, "Euskal Herrian alternatibaren bide egitea" erabaki behar dugula gaineratuz. "Demokrazia eta justizia soziala" aldarrikatu ditu.

 Etxaideren adierazpenak
 Declaraciones de Etxaide

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...

Greba egingo dute abuztuaren 14tik 16ra Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde

Abuztuaren 14ko 22:00etatik abuztuaren 16ko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

Afiliazioaren jaitsierak eta langabeziaren igoerak sistemaren narriadura erakusten dute

Iazko uztailean baino 902 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horrela, 134.433 langabe daude izena emanda. Ekainarekin alderatzen badugu ere langabeziak gora egin du,...