2026-03-18
HomeZerbitzu PribatuakBestelakoakBilboko Udalari ez zaio askorik axola Guggenheim Bilbao Museoko prekarietatea

Bilboko Udalari ez zaio askorik axola Guggenheim Bilbao Museoko prekarietatea

Juan Maria Aburto Bilboko alkateak Guggenheim Bilbao Museoko 18 hezitzaileen kaleratzearen inguruan, agerraldia egin behar zuen ostiralean. Bere ordez, Mikel Alvarez Yeregui Giza Baliabideetako zinegotzia bidali zuen. 

Zinegotziak, alkatea ordezkatzearen arrazoia “Alkatea Alkatea dela” eta gaurko zitan ez agertzeak “ez gintuela harritu beharko” esan du. Horrez gain alkateak agerraldia ez egitea tradizioa dela gaineratu du. Azalpen hau eman ostean, Bilboko EAJren eta Guggenheim Bilbao Museoko Batzorde Exekutiboko kide den Alkatearen jarrera laburbilduko dugu.

Mikel Alvarezek urte latzak pasatzen ari garela eta Guggenheimeko hezitzaileen egoerak arduratu egiten dituela esan du. Hala ere, 18 profesionalen zeregina mespretxatu du programa “esperimentala” dela esanez, nahiz eta urte luzez eskaini izan den eta errotua dagoen izan. Hezkuntza museoetan ez da ez “esperimentala” ezta “hondarrekoa” ere.

18 lanpostu suntsitzeko erabakiari buruz eta modu zuzenean 3 pertsona soilik kontratatzeari buruz, Alvarezek, Museoak dioen bezala, etorkizuneko ekonomiaren ikuspuntutik subrogazioa ezinezkoa izango litzatekeela ziurtatu du. Azpikontratatuen egoerari buruz galdera egin zaionean, “Zabor enplegua? Zaborra lanik ez izatea da” esan du. Hots, urtean Bilboko Udalaren aldetik 250.000 euro jasotzen dituen Guggenheim Museoak (Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarenak eta ekarpen pribatuak kontuan izan gabe) ezin ditu 18 hezitzaile egoera duinean mantendu eta horren ordez, 3 langilera soilik izatea erabaki du. Argi utzi du beraz, Bilboko Udalari ez zaiola askorik axola Guggenheim Bilbao Museoko lan prekarietatea.

Bilboko Udaleko arduradun politikoen hezkuntza zerbitzuaren inguruko ezjakintasuna argi geratu da. Nahiz eta 3 hezitzailek soilik 18 langileren lan karga jasatea ezinezkoa den, aurreko urteetako jarduera kopurua mantenduko dela ziurtatzen dute. Guggenheim Museoak argitaratutako hezkuntza programa ikusita, non zerbitzuak murrizten diren, badakigu hau guztiz faltsua dela.

Harrigarria da nola Mikel Alvarezen ustez beharrezkoa den lan poltsa berria zabaltzea hiru hezitzaileen kontrataziorako, museoak, hezitzaileak hautatzeko erabili gura duen eta takila eta dendarako zabaldu eta 2011an itxitako lan poltsa erabili beharrean. Hala ere, Museoaren esku lagatzen du erabakia berak defendatzen duenaren aurkakoa izan arren.

Zer nolako ordezkari politikoak dira hauek, herritarren lan duintasunaz arduratzen ez direnak? Zer nolako udal ordezkariak oinarritzen du bere agerraldia soilik datu ekonomikoetan, artea kulturan zabaltzeko zeregina duen onuragabeko Fundazio bati buruz hitzegiten ari garenean? Zer nolako Udala eta alkatea dugu, ez duena hiri eintseinako dozenaka azpikontratatuen arazoei buruzko ezagupenik ezta hauek ezagutzeko interesik?

Hileak borrokan ibili ondoren hau da Guggenheim Museoko hezitzaileen gatazkaren konponketarako emandako ekarpena hiri honetako Udalaren aldetik.

ALBISTE GEHIAGO
 
{module[648]}

 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.
00:02:32

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Arratsaldeko mobilizazioak Eguerdiko mobilizazioak Goizeko...