2026-11-09
HomeZerbitzu PribatuakBestelakoakPrekarietatearen mamuarekin amaitzeko greba Guggenheim museoan

Prekarietatearen mamuarekin amaitzeko greba Guggenheim museoan


Guggenheim Museoko hezitzaileek gaur 5. greba eguna burutzen ari dira lanean pairatzen duten prekarietateari aurre egiteko. Eguerdian agerraldia eskaini dute prekarietatearen arduradunak geldirik daudela salatzeko eta eskubideen alde borrokan jarraituko dutela adierazteko. Langileek irailaren 1ª arte antolatu dituzten deialdiak bere horretan jarraitzen dute eta blokeoak aurrera jarraitzekotan, ez dute greba mugagabea egitea baztertzen.

AGERRALDIAREN EDUKIAK (Guggenheim Museoko Hezitzaileak)

Manpower Group enpresarekin azpikontratatuta gauden Guggenheim Museoko hezitzaileak berriz ere gaude greban gaur. Gure lan baldintza prekarioen arduradunak geldirik daude, eta premiazkoa da lehenbailehen orain dela urteak pairatzen ari garen egoera hau konpontzea, duintasuna eta lan egonkortasuna lortzeko.

Guggenheim Museoko patronatua osatzen dute instituzio publikoek, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiak, ez diete langileon eskaerei erantzun eta ez dute erantzunkizunik hartzen.

Patronatuko kide de Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ez du gatazka honetan iritzirik eman eta museoari igorri dio arazoa.

Abuztuaren 3an Manpower eta Guggenheim Museoarekin izandako batzarretik hona bietako inor ez da langileokin kontaktuan jarri.

Guggenheim Museoko ordezakari den Garbiñe Urrutikoetxeak, atzo, ez zuen gure eskakizunei erantzuna emateko eguna aurreratu eta gure kontratua irailaren 30ean bukatzen da. Honek baldintza-agiriaren argitalpenaren aurrreko edozein negoziazio oztopatzen du.

Zenbait greba egun eta mobilizazio egin eta gero, inork ez du lan honetan subrogazioaren bitartez gure egonkortasuna bermatzen. Instituzioek ez dute lan baldintzak hobetzeko konpromisorik ezta inolako borondaterik ere.

Egoera honen aurrean eta gatazka konpontzea premiazkoa delako, irailaren 1ª arte antolatu ditugun deialdiek bere horretan diraute eta blokeoak aurrera jarraitzekotan, ez dugu greba mugagabea egitea baztertzen.

Azkenik, esan beharra dago greba egunak bertan behera uzteko borondatea azaldu diegula bai Museoari zein Manpowerri, subrogazioa eta dagokigun kategoria profesionala aitortu eta bermatuz gero. Honek oinarrizkoa den hezkuntza zerbitzua duintzea ekarriko luke, harrotasunez, kalitatez eta bikaintasunez egiten duguna, Juan Ignacio Vidarteren arabera, “batez ere izaera hezitzailea” duen instituzio batean.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Tolosako hiru ataritako bizilagunak antolatzen hasi dira Adania etxejabearen mehatxuen aurrean

1, 2 eta 3 zenbakietako etxebizitzak Euskal Herriko etxejaberik handiena denaren esku daude, eta maizterrak LABen antolatzen hasi dira. Astelehenean asanblada irekia egin zuten...

Ezin da pertsona zaurgarrien izenean euskararen normalizazioa zalantzan jarri

LABek erabat arbuiatzen du GUFE Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen gizarte-integraziorako teknikari lanpostuetako Lan Eskaintza Publikoa baliogabetu izana, eta horretarako argudiotzat erabili izana pertsona zaurgarrien artena euskararen erabiliera oso txikia dela. Denen eskubideak bermatzea da administrazio publikoaren betebeharra.

Dornier-eko batzordeak salatu du alde bakartasunez ezarri direla langileen kontziliazioa eta segurtasuna okertzen dituzten lan-baldintza berriak

Dornierreko ordezkaritza sindikalak (LAB, ELA, UGT eta CCOO) enpresak ezarritako lan-baldintzen funtsezko aldaketa errefusatu du, negoziazio-prozesua akordiorik gabe amaitu ondoren. Gainera, Iruñeko Udalari erantzukizuna...