2026-10-20
HomeUncategorizedAzken urteetako gorakadari eutsi dio LABeko Barakaldoko udalean

Azken urteetako gorakadari eutsi dio LABeko Barakaldoko udalean

Barakaldoko udalean egin berri diren hauteskunde sindikaletan LABek bigarren indarra izaten jarraitzen du langileek emandako babesari esker. 2003tik 2015 arte LABek lortutako bozka kopurua bikoiztu egin da, gaur egun 130 bozka eta 5 delegatu ditugu.

Aurreko koadroan ikus dezakegunez, emaitzen eboluzioak goranzko tendentzia markatzen du LAB sindikatuarentzat, 11 botoak irabazi eta delegatu bat gehiago lortu. 2003ko hauteskundeetatik izandako bilakaera positiboa baieztatu da. ELAk 8 boto irabazi ditu eta zeuzkan 4 delegatu mantendu ditu. UGTk 30 bozka galdu ditu eta delegatu 1 gutxiago izango du du. ERNEk delegatu 1 lortu du. CCOO sindikatuak botoetan irabazi du baina tarte txikiagoarekin, 28 boto eta delegatu 1 galdu ditu. Egon den parte hartze handia ere nabarmendu behar dugu.

LABek bigarren postua mantentzen du lankideek emandako babesari esker. Oso emaitza ona da. Orain arteko ilusioa eta kalitatezko zerbitzu publikoak zein lan baldintza duinak mantentzeko gogoa berriztatzeko emaitza hori oso baliogarria da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako langileei dei egiten diegu azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzaten

Larunbatean Iruñean 2.000 lagun baino gehiago mobilizatu ondotik, LABek CENi eta Nafarroako Gobernuari pobretzearen eta errentismoaren aurkako egiturazko neurriak eskatu dizkie, eta eskaera zehatza egin dio Nafarroako Gobernuari: Testa funts putreak bereganatutako etxeak desjabetu ditzala eta parke publikora igaro daitezela.

Euskal Herrian indarkeria matxistak eragindako azken heriotza salatzeko mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

Angelun, 19 urteko emakume batek bortxatu egin zutela salatu eta egun gutxira bere buruaz beste egin izana erabat lazgarria da eta, beste behin ere, erakusten du indarkeria matxistak hil egiten duela.

Lan-baldintzak hobetzearen alde, beste greba ziklo bati ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek urriaren 27tik abenduaren 23ra

Greba ziklo berri honek hiru urrats izango ditu. Lehena, urriaren 27ko 22:00etatik urriaren 29ko 22:00etara izango da. Bigarrena, azaroaren 23ko 22:00etan hasi eta azaroaren 25eko 22:00etara arte luzatuko da. Azkenik, hirugarrena, abenduaren 21eko 22:00etan hasiko da eta abenduaren 23ko 22:00etan bukatuko da.