2026-08-14
HomeIndustriaEraikuntzaERAIMEN S.L. enpresaren itxieraren iruzurra salatzeko mobilizazioak

ERAIMEN S.L. enpresaren itxieraren iruzurra salatzeko mobilizazioak

Otsailaren 3an, Eraimen S.L. enpresako ugazabak, bera jubilatzen dela eta enpresak galerak izan dituela aitzakiekin, enpresa itxi eta bertan lan egiten zuten 5 langileak kale gorrian utzi ditu. Aldi berean, duela gutxi arte, enpresan lanean egondako ugazabaren semeak beste enpresa bat sortu duela jakin dugu, INGENIERÍA Y CONSTRUCCIÓN ERAIKIZ, S.L.

 KALERATZERIK EZ!!! LANGILEAK BERRIZ ONARTU !!!
Hau guztia salatzeko, mobilizazio egutegi bat jarri dugu martxan, ugazabaren semeak langile hauek berriz hartzeko daukan enpresan.
Lehenengo mobilizazioa, HURRENGO ASTELEHENEAN, OTSAILAK 6, goizeko 12etan SOPELANAKO FRONTOIAREN AURREAN, Sabino Arana Kalean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...