2026-04-09
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaSuhiltzaile lege berriaren kontrako manifestazioak Bilboko kaleak zeharkatu ditu

Suhiltzaile lege berriaren kontrako manifestazioak Bilboko kaleak zeharkatu ditu

Onartu nahi duten suhiltzaile lege berriaren aurka manifestazioa egin da gaur, hilak 16, Bilbon, Udaletxetik Aldundiaren Jauregira. Mobilizazio honen bidez tarmitazio bertan behera utzi eta negoziazioei ekiteko eskaria luzatu dute langileek.

Euskal Gobernuak uztailaren 21erako Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua deitu du “Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko eta Salbamenduko Zerbitzuak arautzeko Lege-Aurreproiektua” onartzeko. Onarpen hori lege hau onartuko duen tramite parlamentarioa hasteko aurretiko urratsa da.

LABek “suhiltzaileen legea” suhiltzaileak berak kontuan hartu gabe egiten ari direla salatzen du. Euskal Gobernuak nahita ez du egin sindikatuekin entzunaldi-tramiteaeta ez gaituzte aintzakotzat hartu ezertarako. LABetik uste dugu lege bat baliogabekoa dela bere eztabaidan parte hartu ezin badute haren eragin nagusia jasaten dutenek.

Suhiltzaileen aurkako lege bat da:
– Pribatizazioari ateak zabaltzen dizkiolako.
– Suhiltzaile laguntzaile, borondatezko suhiltzaile eta enpresako suhiltzaile figurak sortzen dituztelako segurtasunaren kontura, gure lanaren prekarizazioari ateak zabalduz.
– Funtzioen arautze urriarengatik. Erreskate eta salbamendu funtzioetan bigarren mailara baztertzen gaitulako.
– Suhiltzaile-gidaria postua C1 taldera pasa arren, lege berriak eragozten duelako beharrezko titulazioa ez duten suhiltzaileak talde horretara pasatzea. Gure ustez, Funtzio Publikoaren Legeak baditu formulak langile guztiak C1 taldera pasa ahal izateko.
– Koordinatze Batzordean (organo aholku-emailea, eztabaidatzailea eta parte-hartzailea) ez duelako partaidetza sindikala izan.

Hori guztia dela eta, LABetik lege honen tramitazioa berehala geldiaraztea eta suhiltzaileen zerbitzuetako sindikatu ordezkatzaile guztiekin negoziazioak irekitzea eskatzen dugu

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek etsigarritzat jo du Lan eta Enplegu Sailarekin izandako bilera. Tubos Reunidosi buruzko funtsezko galderei ez zaie erantzunik eman

Tubos Reunidosen irekitako gatazkari dagokionez, gaur Lan eta Enplegu Sailarekin izandako bileran, ziurtasunak eman beharrean, berriro ere agerian geratu da prozesu osoa markatzen ari...

San Juan de Dios ospitaleko langileak borrokan, hitzarmen duin baten alde

Badira hilabete batzuk San Juan de Dios ospitaleko langileok hitzarmen duin baten alde mobilizatzen ari garela. Arrazoiak askotarikoak dira. Enpresako zuzendaritzari duela urtebete baino...

Euskotreni buruzko Auzitegi Gorenaren epaiak argi adierazten du euskarak gaztelaniaren pare jarriko duen lege-babes berria behar duela

Auzitegi Gorenaren epaiaren berri izan dugu gaur. Epai horrek Euskotrenek 2022an egindako lan-deialdi bateko hizkuntza-eskakizunen aurka UGT sindikatuak jarritako helegitea atzera bota du. Auzi...