2024-04-29
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakOtsailaren 9ko lanuztea galaraztea dute helburu Jaurlaritzaren gutxieneko zerbitzuek

Otsailaren 9ko lanuztea galaraztea dute helburu Jaurlaritzaren gutxieneko zerbitzuek

 ELA-LAB eta STEE-EILAS sindikatuen oharra

Otsailaren 9ko sektore publikoko greba dela eta, bermatu beharreko zerbitzuei buruzko Agindua jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Sailak. Agindua erabat atzerakoi eta murriztailea da eta, beste behin, greba egiteko funtsezko eskubidea erabat mugatzen du.
Greba deitzen duten sindikatuen iritziz gobernuaren gutxieneko zerbitzuen inguruko aginduak greba egiteko oinarrizko eskubideari muga estuak ezartzen dizkio, arrazoizkoak baino estuagoak alegia, eta bere helburu nagusia da inposatu nahi dizkiguten neurri murriztaile hauen aurkako grebari indarra gutxitu eta posible duen heinean galaraztea.

Aginduak garraio sektorean zerbitzu eta maiztasunen %30 bermatu behar dela dio, eskaera %20 izan bada ere. Kasu honetan, sektoreko greba izanda, erabat gehiegizkoak suertatzen dira ezarritako gutxieneko zerbitzuak, izan ere, badaude hiritarrak mugitu ahal izateko bestelako modu alternatiboak. Gainera, igoera honek ez dauka zerikusirik herritarrek honelako greba egun batean dituzten beharrekin, ohiko joan-etorriak asko gutxitzen baitira, administrazioak beste dekretu batzutan onartu izan duen bezala.

Bestalde, eguneko zentroak adinekoen egoitzen pare jarri dituzte. Ulertezina gertatzen den parekatzea, izan ere, lehenengo hauek igande eta jaiegunetan itxirik egoten baitira eta ondorioz gutxieneko zerbitzuen agindutik kanpo egon beharko lukete.

Kezkagarria da hezkuntzari dagokionean harturiko erabakia. Pasa den urteko maiatzaren 21eko greba orokorrean lehen aldiz ezarritakoari jarraituz, oraingoan ere gutxieneko zerbitzuak ezarri dira hezkuntza arloan. Ulertezina da hezkuntza funtsezko zerbitzutzat jotzea egun bateko greban eta zentro guztiak irekitzera behartzea. Erabaki honekin hezkuntzako langileen greba eskubidea, eta baita hezkuntzaren arloan aritzen diren atezain kolektiboaren greba eskubidea ere, larriki urratzen da eta egun horretan eskolara gerturatzen diren ikasleen segurtasuna bera ere zalantzan jartzen da, izan ere zentroetan irakasle bakarrarekin aurki baitaitezke. Agerian geratzen da neurriaren helburua grebak hezkuntza arloan izan dezakeen eragina lausotzea eta boikoteatzea dela. Are gehiago gutxiengoan sinaturiko aurreakordioan inposatu nahi dizkiguten murrizketei aurre egineko aldez aurretik deiturik zegoen greba kontutan hartuta eta hezkuntza kontuetan saila hartzen ari den erabakiak izaten ari diren erantzun gogorra.

Gauza bera esan daiteke Haurreskolei dagokienez, non irekiera bermatzea eskatzen den nahiz eta pertsona bakarra izan. Hau ere funtsezko zerbitzua al da egun bakarreko greban? ¿Nola bermatuko da joan daitezkeen haurren segurtasuna? Argi dago hau ez dela Jaurlaritzaren ardura, greba indargabetzea baizik. Antzeko irizpideak erabili dituzte lehen aldiz gutxieneko zerbitzuak ezarriz Unibertsitatean edo Musikene Goi mailako Musika Ikastegian. Jaurlaritzaren ustean, enplegu eta zerbitzu publikoen aldeko greba honek ikasketa planifikazioa hankaz gora jar dezake, ez aldiz grebaren arrazoi diren plantillen murrizketa, lan kargen gehitzea eta zerbitzua okertzen dituzten beraien murrizketek.

Dekretuari gehiegizko deritzogu, besteak beste, okerreko abiapuntua hartzen duelako. Etengabe berdintzen dira oinarrizko eskubide den greba eskubidea, eskubide konstituzionala izanik ere konpara ezina den lanerako eskubidearekin. Eta ondorioz, lehenak duen babes berezia urratzen du gobernuak.

Azken batean, Jaurlaritzaren erabakiak greba egiteko oinarrizko eskubidea galarazi nahi du, eta ezarri diren gutxieneko zerbitzuak neurrigabeak izanik, deialdiaren hedapena eta eragina mugatu. Beste behin, Jaurlaritza honek agerian utzi du berarekin ados ez datorren eta bere erabakiei aurre egiteko prest agertzen den edonor gutxietsi eta paretik kentzeko duen erabaki irmoa.

Greba deitu duten sindikatuek Agindu honen kontrako helegitea aurkeztu dugu eta Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu gure proposamenei jarraituz agindua zuzendu eta zentzuzkoagoa den bestelako bat argitara dezala. Edozein modutara ere, arlo publikoko langile guztiei dei egiten diegu agintekeria diren eta greba indargabetzea helburu duten ahalegin hauen aurren indartu daitezen, greba eskubidea askatasunez gauza dezaten eta inposatu nahi dizkiguten neurri hauei guztiei behar adinako erantzuna eman diezaiegula.

ELA / LAB / STEE-EILAS

Bilbon, 2012ko otsailaren 3an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enpresak Imegarreko grebalarien aurka erakutsitako jarrera onartezina salatu eta borrokaren zilegitasuna aldarrikatu dugu

Egun hauetan mobilizatzen aritu dira Imegarreko langileek, eta enpresari beren lankideak berriz onartzeko eta gatazka konpontzeko eskatu diote. Aldiz, enpresak, jarrera desafiatzailea eta mehatxagarria izan du. Behin baino gehiagotan, kontseiluko kideek aurre egin diete langileei, mehatxatu eta iraindu egin dituzte. Baina ez hori bakarrik; izan ere, salatu nahi dugu pikete batean parte hartzen zegoen LAB-eko kide bati salaketa jarri diotela, akusazio faltsupean. Horregatik, gaur, enpresak bere langileekiko eta langileei laguntzera joan diren pertsonekiko izan duen arduragabekeria publikoki salatu dugu.

Alex Aranzabalek egindako kudeaketa txarra salatu nahi dugu

Informazio-ohar honen bidez, azken hilabeteetan Aguirre y Aranzabal (AYA) enpresan eta Alex Aranzabal gerentearekin izandako gertakariak argitu nahi ditugu. Lehen pertsonan ikusi dugu nola igaro den denbora, eta nabarmenki gertatu da gainbehera kudeaketaren esparru guztietatik.

Bollera izatea, aske egiten gaituen erabakia. Askatasunez bizi nahi dugun erabakia. LANTOKIETAN ASKE!

Lesbiana izateagatik jazartuak eta zigortuak izatea oraindik orain gutako askok bizi dugun egoera da.