2026-04-15
HomeEkintza SozialaLABek inplikazioa exijitzen die instituzioei sektore honetako prekarietatea eragozteko

LABek inplikazioa exijitzen die instituzioei sektore honetako prekarietatea eragozteko

Gaur, abenduak 3, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira LABek elkarretaratzea egin du kolektibo honek pairatzen duen prekarietatea salatzeko. Horrez gain baldintza duinetan lan egiteko eskubidea aldarrikatu dugu eta sufritzen dugun egoera ekiditeko neurriak hartzeko exigitu diegu Instituzioei.

Ez da nahikoa Zentro Berezien inaugurazioetara joatea eta adierazpenak egitea, gaitasun desberdinak dituzten pertsonak eta bertan lanean ari direnak prekarietatea eta soldata baxuak jasaten dituztenean. Ordua da instituzioak inplika daitezen, benetan.

Konbentzituta gaude horrela nahi bada eta beharrezkoa ahaleginak egiten badira pertsona hauek duintasunez iris daitezkeela lan-merkatura eta horretarako, instituzioek kontuan izan behar dute, euren obra edo zerbitzu askotarako pleguan ateratzen dituztenean, euretariko batzuk pertsona hauentzako gorde behar dituztela.

Iaz ere LABek mobilizazioak egin behar izan zituen enpresaren batean kolektibo honek zuen egoerarengatik, instituzioen esku-hartzea eskatu genuen eta kontuan dituzten klausula sozialen ezarreraren bidez pausoren bat eman den arren, egun bizi duten prekarietateari ekitea ere falta da.

Gaur abenduaren 3a Nazioarteko Eguna da baina euren lan eta ahaleginak eguneroko inplikazioaren beharra dauka. Eguneroko inplikazioarena gaitasun ezberdinak dituzten pertsonen kolektibo honek lanerako sarbide duina izan dezan, soldata nahikoarekin eta prekarietatearen zamarik gabe.

Jarduera egokien bidezko babesa ez da nahikoa, konpromisoak behar dituzte instituzioen aldetik errealitatea beste bat izan dadin eta errotik alda dadin. Horregatik LABetik lanean ari gara eta jarraituko dugu egunik egun mobilizatzen jarraituz kolektibo honek merezi duen arreta izan dezan.

Horregatik LABetik gaur gaitasun ezberdinak dituzten pertsonek duten enplegu duinerako eskubidea aldarrikatzen dugu, eta egun sektorean bizi duten prekarietatea ekiditekoa. Horregatik dei egiten diegu instituzioei dagokien moduan eskuhar dezatela euren eskariak aintzat hartuz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ABSENTISMOA? ZUEN NEGOZIOA! Gure eskubideak defenda ditzagun

Gaur, apirilak 14, LABek mobilizazio bat burutu du “ABSENTISMOA? ZUEN NEGOZIOA! Gure eskubideak defenda ditzagun” lelopean. Mobilizazio honen bitartez, SEAk eta Arabako Foru Aldundiak...

LABek UEMAren Esnatu dinamikan parte hartuko du eta euskararen egoera iraultzeko konpromisoak hartu ditu

Gaur aurkeztu du UEMAk Orion Esnatu dinamika, eta bertan izan da LAB sindikatua ere, dinamikan parte hartuko duten beste hainbat eragilerekin batera. Garbiñe Aranburu...

Estaños Matienako langileen grebak Donostiara eraman du protesta

Zumaiako Estaños Matiena enpresako langileek abian duten grebaren testuinguruan, gaur elkarretaratzea egin dute Donostian, enpresaren bulegoaren aurrean, laneko osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurri eraginkorrak...