2026-02-02
HomeIndustriaMetalgintzaNon geratzen da orain CANDYko langileekin instituzioek harturiko konpromisoa?

Non geratzen da orain CANDYko langileekin instituzioek harturiko konpromisoa?


Candyko langileek agerraldia eman zuten atzo Jaurlaritzatik industriara bideratutako diru partidatik beraien proiektura ez dela ezer kontenplatu salatzeko. Iraingarritzat jo dute erabakia eta CANDYko langileekin instituzioek harturiko konpromisoa non geratu den galdetu dute.

CANDYKO LANGILEEN OHARRA

Duela urte bete jakin arazi ziguten Bergarako lantegia itxi eta produkzioa Txinara eramango zutela.

Lehendabiziko egunetik hasi ginen mobilizazioekin, erakundetara jo genuen eta kalean borrokatu genuen itxiera basati eta zentzugabe honen aurka.

Bilera askoren ondoren akordio batetara iritsi ginen, jubilazioak adostu eta Foru Aldundiaren eta Mondragon Unibertsitatearen eskutik berrindustrializazio aukerak martxan jartzea erabaki genuen.

Berrindustrializazio prozesu horri heldu diogu eta horretan aritu gara azken 10 hilabete hauetan.

Epe honetan Optimize proiektua ezagutu genuen, baina Candyren beharrak ez zituen betetzen eta bertan behera geratu zen.

Ondoren etorri dira Urbanext eta Lantekoren proiektuak..

Lantekokoa bere martxan aurrera doa eta dena ongi joanik 2016ko udarako zehaztuta izango litzateke proiektu hau.

Bestea Urbanext izan da, material birziklatuarekin hiri mobiliarioaren fabrikazioan aritzen den enpresa. Hau aurrera atera nahian ibili gara buru belarri azken hilabeteak.

Honi buruz esan, lehendabiziko egunetik ez zitzaiola gustatzen proiektu hau Eusko Jaurlaritzari, nahiz eta inoiz ez zaigun biabilidadea falta duenik esan.

Batera eta bestera ibili gaituzte, bai guri eta baita ere enpresari. Dokumentazioa, informazioa eta aldaketak eskatuaz.

Eusko Jaurlaritzak berak esan zigun ELKARGI eta OÑARRIk baietza emango zutela GAUZATUk baietza eman ezkero. Gaur da eguna esaten digutena GAUZATUn oniritzia duela baina ELKARGIk eta OIÑARRIk ezetz diotela. Dirudienez bideragarritasunik ez duelako.

Nola esan daiteke ez dela bideragarria Urbanextekin datu bat bera ere kontrastatu gabe?

Nola botatzen da atzera proiektu bat inolako azterketarik aurkeztu gabe eta bideragarritasun eza argudiatzen duen informerik gabe?

Argi dago Eusko jaurlaritzak ez duela behar besteko bultzadarik eman Lehen egunetik borroka partidista soberan izan da eta bultzada instituzionala faltatu da.

Prentsatik jakin dugu industriarako milioi pila bat erabiliko direla, baina proiektu honentzako ez dagoela dirurik. Iraingarria da. Deslokalizazio batek kaleratzen gaitu, egoera larrian gaude, gutariko asko langabezia prestaziorik gabe. Orain bigarren kolpea Jaurlaritzatik datorkigu.

Non geratzen da orain CANDYko langileekin instituzioek harturiko konpromisoa?

Berrindustrializazio saiakera honen atzean CANDYko langileen borroka eredugarria nabarmendu da. Eta nola ez, Bergarako herriaren laguntza eta elkartasuna. Herriaren bultzadarik gabe ez zen posible izango borroka hau arrera eramatea. 
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...