2026-03-19
HomeEkintza SindikalaElkarrizketa sozialeko mahaia bertan behera uzteko eskatzen dugu

Elkarrizketa sozialeko mahaia bertan behera uzteko eskatzen dugu


Aurreko astean bildu zen elkarrizketa sozialeko mahaian Confebaskek egin zuen proposamen aztertu eta baloratzeko agerraldia eskaini dugu gaur. Sindikatuaren iritziz proposamen honekin Confebaskek kontsolidatuak dauden eskubideak eta egoerak txikitzeko ahalmenak eskatzen ditu. Ez du eredu berririk planteatzen, enpresaren diktadura ezartzea baino ez. Proposamenaren baloraziotik haratago, hemendik aurrera sindikatuak martxan jarriko dituen iniziatiben berri eman dugu. Besteak beste, elkarrizketa sozialeko mahai bertan behera uzteko eskatu dugu.

Garbiñe Aranburu, Ekintza Sindikaleko Idazkariak, eta Ainhoa Etxaide Idazkari Nagusiak gertutik begiratu diote Confebasken proposamenari. Hala Confebaskek eskatzen dituen erraztasunak globalizazioaren ondorioz sortutako egoera berrietara moldatzeko “onartezin eta iraingarriak” direla esan du Aranburuk, egoera berrietara moldatzeko argudioaren atzean “malgutasun inposatua” dagoela gaineratuz. “Lanpostuak suntsitzea ekarriko duen malgutasuna”.

Confebaskek bere proposamenean soldatak irabazien eta produktibitatearen araberakoak izatea eskatzen duela ere salatu nahi izan dugu gaurkoan, erabaki hau hartuz gero soldata murrizketa baten aurrean aurkituko bait ginateke. Bestalde, Garbiñe Aranburuk azaldu du patronalak Negoziazio Kolektiboari ematen dion “aitortza bakarra” enpresen bitarteko izatea dela da. Hau gutxi bailitz, Negoziazio kolektiboa zurruna dela eta eskubide gehiegi bermatzen dituela diote. Lan harreman eredu modernoaren eztabaida Patronal eta sindikatuen artean egin beharrekoa dela ere defendatzen dute proposamenean, baina ahazten dute, ez gaudela baldintza berdinetan eztabaida horri ekiteko, ez ditugula joku arau berdinak.

Adarjotze bat
Proposamen hauek hitz gutxitan laburbildu ditu Etxaidek, “adarjotze bat da, astakeria bat”. LABeko idazkari nagusiaren hitzetan “hau ez da ekimen mediatiko bat, bide oso bat dago honen atzean. Inposaketa eta aldebakartasunaren bidetik jarraitu nahi dute eta proposamen honekin horretarako abantaila berriak eskuratu nahi dituzte lan harreman guztiz antidemokratikoak ezartzeko”. Confebaskentzat lan eskubideak, Eskubideak babesteko eta ziurtatzeko araudi eta hitzarmenak eta noski, bere erabakiei aurre egiteko prest gauden eta harresiak eraikitzeko gaitasuna dugun sindikatuak soberan daude, eta hori salatu dugu gaur ere.
Lehiakortasunaren izenean, prekarietatean sakonduko duen lan harreman eredua da Confebaskek proposatzen duena. Lan kostuen murrizketaren bidetik jarraitzeko apustu argia. Ez du inolaz ere berrikuntzaren edota balio erantsiaren aldeko apustua egiten. Eta honek ondorio larriak ekarriko ditu; herria (gehiengoa) pobretzen den bitartean, enpresen (gutxi batzuk) etekinak handitzea ekarriko du. 

Hau dena nahikoa ez balitz Etxaidek larritzat jo du “patronal atzerakoienari alfonbra gorria” jarri izana Jaurlaritzak. CONFEBASK horrelako proposamenak egitera ausartzen bada, bide horretan laguntzeko prest dituen Gobernua eta sindikatuak dituelako da. Hor dago elkarrizketa sozialerako mahaia, “gehiegikeri bat da”. Are gehiago, mahai hau “defizit demokratiko” argiarekin jaio zela gogoratzen badugu. Gehiengo sindikala ez dago bertan, bai ordea sindikatuak ilegalizatzea eskatzen duen patronal bat baita Parlamentuan lan harremanen ereduaz benetako eztabaidarik sekulan planteatu ez duen gobernua ere. Hau honela izanik galdera zuzena egin du Etxaidek: “Zer gehiago gertatu behar du mahaia bertan behera uzteko?”

Ez diegu utziko
Egoera larri honen aurrean LAB ez da isilik egongo eta hainbat iniziatiba martxan jarriko ditu. Honela, Parlamentuak Mahaia bertan behera utzi dezala eskatzeko alderdi guztiengana zuzenduko gara, Confebasken proposamenaren irakurketa zabalduko dugu langileen artean, lantokietan proposamenari harresiak jartzeko iniziatibak aztertuko ditugu eta langileak aktibatzen eta mobilizatzen jarraituko dugu.

  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.