2026-09-24
HomeEkintza SindikalaOsakidetzaren grebaren atarian mobilizatu gara

Osakidetzaren grebaren atarian mobilizatu gara

Maiatzaren 16an, greba egingo dugu Osakidetzan, LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok deituta. Data horren atarian, elkarretaratzeak egin ditugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ospitaleetan eta osasun mentaleko zentroetan, lan baldintza duinen defentsan.

Osakidetzak negoziazioari uko egiten jarraitzen du, eta inposizioarekin eta propagandarekin jarraitzen du, atzoko albistea adibide. Izan ere, komunikabideen bitartez jakin dugu erakunde publikoak publiko egindako egokonkortze tasa, sindikatuokin ezer negoziatu gabe. Sindikatuon arabera, gainera, iragarritako 2.800 plazak ez dira nahikoak, aldi baterako 24.000 langile baitaude (%58). 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los Ochoseko bizilagunen mezu argia, Erandioko herriaren babesarekin: “Ez gara joango”

“Etxebizitza eskubidea da, eta eskubideak defendatu egiten dira”, adierazi dute bizilagunek, eta euren bizi proiektua garatzeko eskubidea bermatu arte borrokan eta antolatuta jarraituko dutela berretsi dute. 

50 mobilizazio baino gehiago egin ditugu EAEko udal sektorearen lan baldintzak hobetu behar direla aldarrikatzeko

LABek eta ELAk deituta, milaka udal langilek EUDELi eta EAJri, EH Bilduri eta PSEri exijitu diete Udalhitzeko mahaiara edukiak behingoz ekartzeko. EAEko udaletan urte asko...

Elkarlan zintzorako deia egin dugu Nafarroan lan mundua euskalduntzeko urratsak eman daitezen

LAB bidelagun izango gaitu ELAk, lan mundua euskalduntzeko konpromiso zehatzak eta elkarlanerako borondatea erakusten baditu; bestela, euskalduntzearen kaltetan izango da. Langileok euskaraz lan egiteko eskubidea...