2026-06-17
HomeEkintza SindikalaPertsona aldatzeaz haratago, LABek ez ditu aldaketak aurreikusten CONFEBASKen

Pertsona aldatzeaz haratago, LABek ez ditu aldaketak aurreikusten CONFEBASKen

Gaur Roberto Larrañaga CONFEBASKeko lehendakari berri izendatu dute. Bere pertsonaren inguruan ezer gutxi du LABek esateko. Guri interesatzen zaiguna da zertara datorren eta zentzu horretan pertsona aldatzeaz haratago, aldaketa gutxi aurreikusten dugu CONFEBASKen.

Azken lau urte hauen inguruan ezin dugu balorazio positiborik egin. Miguel Angel Lujuak esan du pendiente utzi dituenen artean dagoela lan harremanei eta negoziazio kolektiboari bultzada berri bat ematea. Lotsa gutxi behar da hori esateko. Nork eta akordiorako aukera oro baztertu duen patronalaren buru izan denak esatea penaz ikusten duela lan harremanetan bizi dugun egoera benetan onartezina da.

1999an CONFEBASKek enpleguaren mahaia apurtu zuen eta patronal hau bera izan da azken lau urteetan negoziazio kolektiborako marko propioa erdiesteko bi akordio interprofesionalen saiakera zapuztu dituena. 2013an izan zen azken saiakera eta Urkullu bera jokoz kanpo utzi zuten.

Hala ere Eusko Jaurlaritzak ez du inolako erreparorik izan koloreak gorritu arazi zizkion erakundeari babes politiko eta zilegitasun osoa ematen jarraitzeko.

Legeek eta bereziki azken lan erreformak ia erabateko aldebakartasuna eman die. Ondorioak ezagunak dira: langabezia, prekarietatea eta pobrezia. Legeek ematen dietena gutxi ez eta negoziazio koloektiboa guztiz blokeatzen dute, baldin eta abantaila berriak eskuratzeko ez bada, baldin eta prekarietatean sakontzeko ez bada.

Tartean ezagutu dugu baita ere CONFEBASKek LAB eta ELA lan mundutik kanpo uzteko eginiko saiakera. Inoizko patronal harroputz eta antidemokratikoena daukagu. Elite bat baino ordezkatzen ez duena, herri honen lan harreman eta garapen eredua baino gutxi batzuen poltsikoak betetzeko helburua duena. Eta noski horretarako oztopoak garenok ixilarazi nahi gaituzte.

Lehendakari berriak, CONFEBASK orain arteko bidetik eramateko asmoa badu, aurrez aurre izango gaitu, ez dugu amore emango eta ez dugu eurek jarri diguten joku zelaian eta zulatutako baloiarekin partida jolastuko.

Lantokietan, kalean egongo gara. Ekintza sindikala indartu eta langileen ondoan izango da sindikatua alternatiba eraikitzen eta lan harreman eredu berri bat aldarrikatzen.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.