2026-08-19
HomeEkintza SindikalaArabako metalgintzako langileak kalera atera dira, mahai negoziatzailearen bezperan

Arabako metalgintzako langileak kalera atera dira, mahai negoziatzailearen bezperan

Mobilizazio berriak egin ditugu Arabako metalgintzan, hitzarmen duin baten defentsan, azken asteetan egindako protesten dinamikari segida emateko; oraingoan, ostiraleko mahai negoziatzailearen bezperan.

Auto karabanak, elkarretaratzeak, propaganda banaketa enpresetan eta poligonoetan… denetarik egiten ari gara, modu bateratuan, LAB, ELA, CCOO, USO, ESK eta CGT sindikatuak. Manifestazio jendetsu bat ere egin genuen Gasteizen, non 1.500 pertsona inguru bildu ziren metalaren hitzarmen duin baten alde, lan-baldintza duinen alde.

Negoziazioan 3 urte baino gehiago eman ondoren, azken bileran SEA patronalak bere benetako aurpegia erakutsi zuen: lehen baino igoera makurragoak eta KPIarekin loturarik gabe, lanaldia jaisteaz ezer ez, ezta subrogazioaz ere, ez dute prekaritatearekin, ABLEen gehiegizko erabilpenarekin eta behin-behinekotasunarekin amaitu nahi, ez dute benetako berdintasunerako neurri eraginkorrik jasotzen, ezta lanean gure osasuna bermatzeko ere, Formazio Duala eta praktikak duintzeko hobekuntzarik ez, errelebo-kontratua ere ez dute onartzen…

Baina Arabako metalgintzako langileek argi diote: Aski da! Nahikoa da! Patronalaren immobilismoaren aurrean, bide bakarra geratzen zaigu: borroka. Borrokatu behar dugu gure helburuak lortzeko:

  • Soldata duinak, orain bizitzaren kostua igotzen zaigunean.
  • Lanaldia jaistea.
  • Azpikontratetan subrogazioa.
  • Kontratazioan prekaritatearekin amaitzea.
  • Emakumeen diskriminazioa ezabatzea.
  • Gure laneko osasuna bermatzea.
  • Errelebo-kontratua, erretiro duina errazteko, plantilak be- rrituz.
  • Kontziliazioaeta erantzunkidetasunabultzatzea.
  • Formazio Duala eta praktikakduintzea.

Azken batean, Arabako metalgintzan lan-baldintza duinen alde borrokatu behar dugu. Argi izan behar dugu soilik gure aktibazioarekin mugiaraziko ditugula enpresaburuak. Arabako metalgintza borrokan dago: Gasteizko kaleetan zehar mobilizatu gara, baina borroka areagotu egingo da. 

Mobilizazioekin jarraituko dugu, aktibazioarekin, enpresetan, poligonoetan, kaleetan, baita ezer alda ez dadin negoziazioa bahitzen dutenengana ere. Eta noski, grebak egingo ditugu, patronala mugituko da presioa egiten badiogu eta greba funtsezkoa izango da: metalgintzako enpresak geldituko ditugu gure eskubideak aktibatzeko.

Gure esku dago: aukera historikoa dugu Arabako metalgintzan lan-baldintza duinak lortzeko. Sei sindikatu gara, dozenaka batzorde eta ordezkari sindikal, milaka langile… lortuko dugu!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna...