2026-11-08
HomeEkintza SindikalaLan osasuna publifikatzeko prozesua Nafarroan aitzindari

Lan osasuna publifikatzeko prozesua Nafarroan aitzindari


LABek prentsa aurrekoa burutu du gaur Nafarroan sustatzen ari den lan osasunaren publifikazioaren inguruan. Pasaden urtean PP alderdiak onarturiko Mutuen Legeak mutualitateei eskumen gehiago aitortu dizkie. LABek kontrako norabidean gertakizun profesionalak nahiz arruntak publifikatzea bilatzen ari da. Mutuen lege berria (35/2014) indarrean dagoenetik, 400 bat langileek gertakizun profesionalen eta gertakizun arrunten kontrola mutuekin kontratatzeari utzi eta osasun arreta Osasunbideak eman dezan lortu dugu.

Estatu espainolean patronalaren esku dauden mutuek langile gehiengoen gertakizun profesionalak kudeatzen dituzte. Honek arazo asko eragiten du: laneko gaixotasunak ukatu, alta goiztiarrak, langileon osasunaren gaineko kontrola patronalaren eskutik, etab. Pasaden urtean PP alderdiak onarturiko Mutuen Legeak mutuen eskumen gehiago aitortzen ditu eta gainera, gertakizunen arrunten kontrola mutuen esku uztea saiatzen ari dira.

Aitzitik LAB kontrako norabidean doan prozesua bultzatzen ari da: gertakizun profesionalak nahiz arruntak publifikatzea.

Apustu hau egun indarrean dagoen legearen baitan jasotzen da: urtero berritzen den mutuarekiko hitzarmena mutua batekin berritu beharrean, Gizarte Segurantzarekin kontratatzea eta ondorioz, Osasunbidearen bitartez arreta medikua bermatzea.

Mutuen lege berria (35/2014) indarrean dagoenetik, 400 bat langileek gertakizun profesionalen eta gertakizun arrunten kontrola mutuekin kontratatzeari utzi eta osasun arreta Osasunbideak eman dezan lortu dute. Milagro herrian dagoen Bonduelle-Gelagri enpresan, Zaraitzuko Batzordea eta Berriozarreko Udalaren baitako langileak hain zuzen ere.

Beste 23 enpresetan norabide honetan zenbait urrats eman dira: enpresa komitearen baitan (Volkswagen bezalako enpresan esatebaterako) eta enpresarekin adostea faltako litzateke; beste enpresetan ordea, jada adostasuna dago langileen eta enpresaren artean eta aldaketa gauzatuko da datozen hilabeteetan.

Eta Iruñeko Udala edota Iruñeko Haur Eskoletako Erakundean bezalako enpresetan, gertakizunen estaldura mota hautatzeko plantilla osoko kontsultak egin dituzte. Eta osasun sistema publikoaren aldeko hautua %92 eta %89koa izan zen, hurrenez hurren.

LABek Iruñeko alkate berria den Joseba Asironek udal langileen hautua eta eskaera aintzat hartzea eta babestea espero du.

Halaber, LABek Nafarroako Gobernu berriari bi neurri eskatu dizkio: administrazio publikoaren plantillaren gertakizun profesionalen arreta medikua publifikatzea eta, oro har, Nafarroako langileon gertakizunen arreta medikua Osasunbideak eman dezan beharrezko errekurtsoak ezartzea.

Zerbitzu publikoan O kostea eragiten duen neurria da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ezin da pertsona zaurgarrien izenean euskararen normalizazioa zalantzan jarri

LABek erabat arbuiatzen du GUFE Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen gizarte-integraziorako teknikari lanpostuetako Lan Eskaintza Publikoa baliogabetu izana, eta horretarako argudiotzat erabili izana pertsona zaurgarrien artena euskararen erabiliera oso txikia dela. Denen eskubideak bermatzea da administrazio publikoaren betebeharra.

Dornier-eko batzordeak salatu du alde bakartasunez ezarri direla langileen kontziliazioa eta segurtasuna okertzen dituzten lan-baldintza berriak

Dornierreko ordezkaritza sindikalak (LAB, ELA, UGT eta CCOO) enpresak ezarritako lan-baldintzen funtsezko aldaketa errefusatu du, negoziazio-prozesua akordiorik gabe amaitu ondoren. Gainera, Iruñeko Udalari erantzukizuna...

Greba orokorraren egunean 70 herritan baino gehiagotan egingo ditugu manifestazioak arratsaldez

Goizez iragarritako manifestazioez gainera, arratsaldeko hitzorduen berri eman dugu gaur Bilbon eta Iruñean eginiko agerraldietan. Herrialdeetako hiriburuei dagokienez, mobilizazio guztiak 18:00etan abiatuko dira. Bilbon, Plaza Eliptikotik; Donostian, Bulebarretik; Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazatik, eta Iruñean, Baluartetik.