2026-08-14
HomeEkintza SindikalaEskubideen alde pauso berriak ematera goaz. Batu borrokara, aktibatu, ZATOZ GUREKIN!

Eskubideen alde pauso berriak ematera goaz. Batu borrokara, aktibatu, ZATOZ GUREKIN!


Aupa! Sara eta Mikel gara, zure lankide berriak. Hemen zer giro? Berri txarrak ugari, ezta? Panorama iluna dugu, bai. Erreformaz erreforma, gure borrokarekin irabazita genituen eskubide guztiak ostu dizkigute, alajaina.

Langile guztiok antzera gaude, hitzarmenak negoziatu ezinik, enpresaburuak bere erabakiak inposatzen dizkigun bitartean, malgutasun neurriez leporaino, lan gabeziaren mehatxupean, gero eta lan baldintza latzagoetan, gero eta pobreago.

Prekarietatera kondenatu nahi gaituzte, baina gu ez gaude prest hori onartzeko. Eta plan bat dugu esku artean, gure eskubideen alde, lantokietako borroka berritu eta indartzeko.

Lantokietan gure aldeko baldintza berriak sortzeko PAUSO berriak EMATERA goaz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...