2026-11-14
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaJaurlaritzak egingo dituen 3.mailako probak egiteko LOMCE hartu du oinarri

Jaurlaritzak egingo dituen 3.mailako probak egiteko LOMCE hartu du oinarri

Biharko egunean Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko zenbait ikastetxetan 3.mailako ikasleei proba pasako die Eusko Jaurlaritzak. LABen ustez, hezkuntza departamentuak proba hauek egiteko baliatu duen oinarri bakarra LOMCE estatuko legea da. Ez oinarri pedagogiko, ez bestelakorik.

Jaurlaritzak egiten duen utzikeria salatu nahi dugu bai proba hauekiko baita LOMCEa osotasunean aplikatzeko unean ere. Guk argi dugu berriro ere utzikeri honen atzean ezintasun nabaria dagoela, estatutismoaren mugak dira horiek.

Bihar hezkuntza plataformen topaguneak hezkuntza komunitate osoari egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dio eta LABetik langileei hauetan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu. Hezkuntza komunitatea bildu eta Euskal Herrirako nahi eta behar dugun Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzeko indarrak biltzea ezinbestekoa jotzen dugu.

Ondorengoak dira deialdiak:
• Briñas (Santutxu) Maiatzak 21 eta azterketa egun guztietan: kontzentrazioa 8:45ean
• Hernani – Maiatzak 21 kontzentrazioa 17:00ean
• Santurtzi – Maiatzal 21 kontzentrazioak ikastetxeetan 16:30ean
• Lezo – Maiatzak 21 bilkura 18:00ean
• Gasteiz: Maiatzak 22 Arma museo parean (senda pasalekuan) 11:00etan Ekarretaratzea
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...