2026-09-20
HomeEkintza SozialaLABek beste behin ere Confebasken adierazpenak gaitzesten ditu

LABek beste behin ere Confebasken adierazpenak gaitzesten ditu

LABen iritziz soldatak igo eta galdutako guztia berreskuratu behar da, baina horretarako Madrilen adostua oso motz geratzen da.

Orain bi urte, Negoziazio Kolektiorako Marko Propioan urratsak ematea ekarriko lukeen Akordio Interprofesionalerako aukera zapuztu zuen patronalak orain akordioa nahi duela dio. Akordiorako aukera oro baztertu eta negoziazio kolektiboa blokeatu eta lan harremanan desararautzeko apustu argia egin dute.

Ez gaitezen okertu, CONFEBASKen helburuak, berdinak izaten jarraitzen dute. Madrilen adosturiko akordioa, horretarako aukerak ematen dituen akordioa da, adosturiko soldata igoerak ez dira nahikoa eta gainera lan mundua prekarizatzeko elementu berriak sartzen ditu.

Azken urteetan soldatek erosahalmena izugarri galdu dute. Sortzen den aberastasuna gero eta okerrago banatzen da eta desoreka sozialak izugarri handitzen ari dira.

LABek oso argi du soldatak igo behar direla, galdutako guztia bereskuratu behar dela eta horretarako Madrilen adostua oso motz geratzen da. Langile pobreak gero eta gehiago dira eta bada garaia gutxieneko soldata duin bat bermatzeko langile guztiei. Zentzu horretan LABek erreferentzia 1200 eurotan jarri du.

Patronala ase ezina da, beti gehiago nahi dute, langileen kontura aberasten jarraitu nahi dute. Hasiera batean enplegua doitu dute, gero soldatak jeitsi dituzte eta orain malgutasuna behar omen dute. Hitz egin dezagun argi, patronalak planteatzen duen moduan, malgutasunak, enplegua suntsitzen eta prekarizatzen du.

LABentzat beraz, Madrileko akordioa ez da erreferentzia moduan kontuan hartzeko modukoa eta gu gauden negoziazioetan ez dugu aintzat hartuko. Patronalak eta Jaurlaritzak esan dute prest daudenekin saiatuko direla adostasunak bilatzen. Onartezina da berriro ere gutxiengoari gehiengoaren izaera ematea.

LABek orain arte moduan jarraituko du langileak defendatzeko ekintza sindikala indartzeko erabaki berriekin.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.