2026-10-09
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaHerri zein herritarren burujabetzaren alde, Euskal Herriak TTIPi ez

Herri zein herritarren burujabetzaren alde, Euskal Herriak TTIPi ez


Larunbatean Euskal Herriko TTIPen kontrako ekimenak, sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozialek osatuak, mobilizazioa ezberdinak burutu zituzten TTIPari ezetz esateko. Eguerdian Donostiako Bulebarrean konzentrazioa izan zen eta arratsaldez, manifestazio bana Iruñea eta Bilbon.

Bilbon, manifestazioa 20:00ak bueltan abiatu zen Plaza Eliptikotik. Pankartan, Euskal Herriko TTIPen kontrako plataformako eragileen ordezkariak, euren artean Sonia González LABeko kidea. Manifestazioa ehundaka pertsonak jarraitu zuten, Gran Vian zehar, Plaza Zirkularreraino. Hortik, Buenos Aires kalean behera Udaletxeraino eta Arriagako plazan amaitu.

Amaierako agiria LABeko Sonia Gonzalezek irakurri zuten euskaraz eta ATTACeko Jose Ramon Mariñok gaztelaniaz. Bilboko mobilizazioari amaiera emateko "TTIPez" zioen argizko irudia osatu zen, lurrean jarritako kandela eta telefono mugikorren laguntzaz.

Aurreko egunetan Euskal Herriko TTIPen kontrako ekimenak mahai-inguruak antolatu zituen Bilbo, Gasteiz eta Donostian.

Demokrazia eska dezagun! Botere multinazionalari atzera eginarazi diezaiogun! Irabazien aurretik pertsonak eta planeta!
Euskal Herriko TTIPen kontrako ekimenaren irakurketa

«TTIP-aren, CETA-ren, TISA-ren eta aldaketa librearen agenda korporatiboaren aurkako egun europar multisektorial eta deszentralizaturako eguna dugu gaur.

Europako jendarte zibil, sindikatu, nekazari eta oinarriko ekintzaile taldeek, egun negoziatzen ari diren TTIP, CETA, TISA eta komertzio askeko beste hainbat tratatu geratzeko eta pertsonen eskubideak lehenesten dituzten politika komertzial alternatiboak bultzatzeko helburuarekin bildu gara.

Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko Komertzio eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa (ingelerazko sigletan TTIP) eta Europar Batasuna eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Komertzio Integratuaren Ituna (ingelerazko sigletan CETA) dira komertzioa eta inbertsioak antidemokratikoki eta korporazio multinazional handien interes hutsera negoziatzen ari direnaren adibide adierazgarriak. Iritzi publikorako eskuragarri dugun informazioa gutxieneko izanik, lobby korporatiboekin gertatzen denaren alderantzizkoa da.

Itun hauek aurrera jarraitzen badute, enpresa multinazional handiek gobernuei arbitraje pribatuko tribunaletara auzitara eramateko eskubide esklusiboak izango dituzte, zeintzuek, legedi sistema nazionaletik eta europarretik independenteak izango diren. Gainera, araudi transatlantikoaren harmonizazioaren ondorioz, ditugun osasun eta segurtasun estandarrak gutxituko dituzte itun hauek eta herri zein gobernu nazionalen agintaritza ahulduko lukete frackinga eta transgenikoen erabilera bezalako praktika kaltegarriak prestatzeko. Oinarrizko zerbitzu publikoak murriztuak ikusiko dira, pribatizatzen ez dituzten bitartean, eta lan eskubide zein eskubide sozialak larriki okertuak.

Egungo eredu sozialaren desegitearekin doaz lotuak politika hauek eta herstura, krisi eta ustezko lehiakortasuna gehitzearen beharraren izenean, oinarrizko zerbitzu publikoak pribatizatzera presionatzen dituzte.

Gaur, Europako kaleetan publikoki geure desadostasuna ikusarazten ari gara. Herritarrengana bideratuko dugu aipaturiko politikaren eztabaida, non, Batzordeak zein europar gobernuek prozesu honetatik at mantentzeko asmoa duten eta politika ekonomiko desberdinen inguruko geure kanpaina alternatiboak egingo ditugun.

Ingurugiro, demokrazia eta eskubide pertsonal zein sozialekiko ditugun kezkak geurekin partekatzen dituzten mundu guztiko pertsonei geure elkartasuna adierazten diegu. Europako, Estatu Batuetako eta Kanadako herritarrek beren ahotsa entzuteko jartzen duten energiarekin, TTIP, CETA, TISA eta antzeko beste itunak geratuko ditugu.

BORROKA HAU IRABAZ DEZAKEGU!
BOTERE MULTINAZIONALEN AURREAN BATERATUAK!»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.

Intersindikalak salatu du Correosen langile falta dagoela eta azaroaren 29ko hauteskunde deialdiaren aurrean langileen profesionaltasuna zalantzan jartzen dela

Intersindikala osatzen dugun erakunde sindikalok (LAB, CIG, ESK, Intersindikal Canaria, ELA eta CNT) oso kezkatuta gaude datorren azaroaren 29rako deitutako hauteskundeen eta Correosek gaur egun pairatzen duen langile faltaren egoeraren aurrean.

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Maria Txibiteri, Nafarroan 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren alde posizionatu eta ekimen politikoa abian jartzeko

CEN patronalak CCOO eta UGTrekin akordio interprofesionala negoziatzeari uko egin ondoren, eta Parlamentuak lege-proposamena hartu ez ondoren, Nafarroako Gobernuari bide politikoa berreskuratzea eskatuko diogu...