2026-07-31
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaAzpikontratak, pribatizaziorako beste bide bat Osakidetzan

Azpikontratak, pribatizaziorako beste bide bat Osakidetzan

Urte honetako lehengo hilabetean, urtarrilean hain zuzen ere, LAB Sindikatutik Osasun Publikoaren pribatizazioaren kontrako kanpainarekin hasi genuen, Osakidetzak osasun pribatuari ordaintzen dion publikoa den diruaz informatzeko. Orain, Osakidetzak pribatizatzeko nola erabiltzen dituen beste tresna batzuk salatu nahi ditugu, zerbitzu publikoaren azpikontratazioari buruz informatu nahi dugu.

Garbiketako zerbitzua, sukaldeak, mantenu zerbitzuak, ikuztegiak, segurtasun zerbitzuak, artxiboak, laborategiak, erradiologia zerbitzuak, etabar, pribatizatu egin ditu Osakidetzak. Pixkanaka baina sistematikoki plantillak eta baita ohe kopurua ere murriztu ditu eta, bide batez, interbentzio kirurgikoak osasun pribatuarekin konzertatu ditu.

Honen ondorioa nabarmena da, osasun publikoaren langileen gutxiagotzea eta kirurgiako zerrendeetan atzerapena, baita proba diagnostikoetan, kontsulta ezpezializatuetan eta lehenengo arretako kontsultetan ere, hau da, arretaren kalitatea hondatzea.

Egoera honi aurre egiteko zer proposatzen du LAB Sindikatuak?

Hitz batez, zerbitzu pribatizatu hauek guztiak osasun publikoaren sarera itzultzeko badaude aukera batzuk; aktibitatearen kontrol zorrotza, enpresa hauetako langileen lan-baldintzen kontrol zorrotza, berreskuratzeko klausula hauen erabilpena eta desjabetzea, besteak beste.

Adibide nabarmena Arabako Unibersitate-Ospitalean daukagu, elektromedikuntza mantenu zerbitzuan, hain zuzen ere, Osakidetzan bakarra da, kanpoko enpresekin zerikusirik ez duen zerbitzu autonomo honek.

Garrantzitsua da oso aurrezten dena:

– Kanpoko enpresako teknikarien ordu bakoitzaren prezioa 90 eta 450 euro artean dabil. Honetaz gain, joan-etorriaren tasak, materialaren prezioa eta %21eko BEZa (Balio Erantsiaren gaineko Zerga); Osakidetzako elektromedikuntza zerbitzuaren teknikariaren ordu bakoitzaren prezioa 25 eurotan dago eta ez da ezer gehiagorik erantsi behar, ordezko piezen prezioa izan ezik.

– Teknikari baten interbentzioaren beharra denean azkarra eta erangikorra da; hala ere, kanpoko enpresa bateko teknikari bat etorri arte ezin da matxuratuta dagoen ekipamendua erabili. Bestaldet, ez da erabiltzaile bati hitzordua kendu behar beti aukera bat dagoelako arazoa konpondu arte. Hortxe ere dirua aurrezten da.

Bizkaian, lau urtetan 40 milioi euro baino gehiago pagatuko litzateke aparatu elektromedikuen parte bat mantentzeko. Araban, teknikariak eta aparatuak barne 14 milioi euro baino gutxiago pagatuko lirateke.

Osasun Publikoa sustatzeko eta pribatizazioaren politikarekin amaitzeko politikoen borondatea ezinbestekoa da, Osasun Publikoaren baliabideak indartzea eta modu onean eta intentsiboan erabiltzea, pribatizazioak bertan behera uztea eta pribatizatuta dagoena berreskuratzea oso garrantzitsuak dira.

Mahai gainean ditugun datu hauekin eta Osakidetzaren zuzendari ekonomikoek gestio publikoa pribatua baino merkeagoa eta kalitate hobeagokoa dela esanez, ez dugu ulertzen zergatik Osakidetzak, kasu honetan PNVk, pribatizazioaren politika honekin jarraitzen duen. Azpikontrataren politika horrek nori ematen dio mozkina? PNVrentzat, osasuna negozio hutsa izango ote da?

LAB sindikatuarentzat argi eta garbi dago, guztientzako onura eta aberastasuna sortzen digun gauza bakarra kudeaketa publikoa da. Osasunarekin ez da negoziatzen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.